Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Mundu birtuala ezagutzeko gakoak

Konputazio kuantikoa, ziberekonomia, bideojokoak, metabertsoa eta askoz gehiago, mundu birtual berriko adituen eskutik. Arduraduna: Juan Ignacio Latorre Biel

Garapen zientifiko eta teknologikoari esker, mundu birtuala sortu da. Mundu horrek gero eta eragin handiagoa du gure gizartean, eta etorkizunean gero eta garrantzi handiagoa izanen du. “Mundu birtuala ulertzeko gakoak” ekitaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Tuterako campusean eginen da, eta, bertan, errealitate berri honetako aditu batzuek hartuko dute parte, eta gai berritzaileak landuko dira, esaterako metabertsoa, kriptodirua, blockchaina, konputazio kuantikoa, bideojokoak.

Era berean, murgilketako soinu esperientzia batean parte hartzeko aukera emanen da, guztia gizartean arrakala digitala txikitzeko eta garapenean eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien ubikuotasunean oinarritutako errealitate berria ezagutarazteko.

Blockchain: egitura matematiko bat datuak faltsutzeko ia ezinekoa den modu batean biltegiratzeko