Entrenatu zaitez matematikari buruzko problemak ebazten, eta gero animatu Espainiako Olinpiada Matematikoan parte hartzera. Arduraduna: Gustavo Ochoa Lezaun doktorea
Olinpiada Matematikoak txapelketa batzuk dira, maila desberdinetako ikasleei matematikako eta asmameneko problemak ebaztekoak, eta gazteen artean Matematikak zientzia horretan beren talentua garatzea dute helburua.
Matematika zientziak modu ludiko eta sortzailean dibulgatzeko, DBHko eta Batxilergoko gazteen bokazio zientifikoak sustatzeko, zientzia diziplina horri lotutako aurreiritziak apurtzeko eta ikasleak Espainiako Olinpiada Matematikoan parte hartzeko prestatzeko, larunbat goizetan 3 ordu eta erdiko saioak eginen dira DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako erronka edo problema matematikoak ebazte aldera.