Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Portaeraren Kon-Zientzia

Osasunari eta ongizateari, kalitatezko hezkuntzari, lan duinari, desparekotasunak murrizteari eta ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzko webinarrak. Arduraduna: Pablo Ruisoto Palomera

Gizartean garrantzitsuak diren arazoei buruzko psikologiako eta portaeraren zientzietako profesionalek emana.

                                        
                                          Web: Portaeraren Kon-Zientzia

"Portaeraren kon-zientzia”, proiektuak, “Psikologiako eta Neurozientzietako ideia handiak”, proiektu pilotuaren harira sortuak, dibulgazio zientifikoko espazio bat eskaintzen du zientzia gizarteari gerturatzeko, haren ulermena eta espiritu kritikoa lantzearren. Proiektuaren ardatza Psikologiaren arloa da, giza portaeraren eta haren antzekoen zientzia moduan, eta ospe handia duten adituek ematen dituzten webinar irekietan oinarritzen da. Haietan, Garapen Jasangarrirako Helburuen barrenean, gizartean garrantzitsuak diren arazoei buruz hitz egiten dute, hala nola osasunaz eta ongizateaz, kalitatezko hezkuntzaz, lan duinaz, desparekotasunen murrizketaz eta ekoizpen eta kontsumo arduratsuaz.

Webinarrek aukera ematen dute portaeraren zientzietan adituak diren hizlariek interakzioan jardun dezaten publikoarekin galderen eta iruzkinen bitartez. Haietan, elkarrizketak eginen zaizkie arlo horretan erreferente diren pertsona batzuei, eta liburuen edo eragin handia duten artikuluei buruzko bideo laburpenak eginen dira, baita intereseko edo gaurtasuneko gai batzuei buruzko mahai inguruak ere.

Informazio gehiago