Ezagutu NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko ikertzaileek egindako lanak. Arduraduna:
Diseinu elektronikoa, zibersegurtasuna, seinalearen eta komunikazioen tratamendua, energia berriztagarriak, telematika, material berriak...
Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saila osatzen duten irakasleek, irakaskuntzaz gain, ikerketa-jarduera oparoa dute, eta, ondorioz, sail hori Unibertsitateko erreferente da deialdi publiko eta pribatuek finantzaturiko ikerketa-proiektuei, enpresekin transferentzia-kontratuak egiteari eta spin-off enpresak sortzeari dagokionez.
Unibertsitateko irakasleen ikerketa-lerro hori askotan oharkabean pasatzen zaio jendeari, gehiago ikusten baitute irakaskuntzako lana. Hala ere, irakasleek ikerkuntzan egiten duten lanak, beren irakaskuntzako lana osatzeaz gain, eskualdeko gizarte egitura eta enpresa sarea aberasteko eta haiei balioa emateko ere balio du, berrikuntza eta arlo askotako ezagutza berriak ekartzen dituen neurrian. Hain justu, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailean ospe handiko ikertzaile ugari daude, arlo hauetakoak: ingeniaritza elektronikoa, diseinu elektronikoa, seinalearen eta komunikazioen tratamendua, ingeniaritza elektronikoa, energia berriztagarriak, telematika, zibersegurtasuna, sentsorika, material berriztagarriak, fotonika, irudiaren prozesamendua edo terahertzak teknologian, besteak beste.
Horregatik, proiektu honen helburua sail horretako ikerkuntzari lotutako kalitatezko hezkuntza-jarduerak egitea da, ikertzaileek egindako lanak ezagutarazteko eta horrek mundu parekide eta jasangarriago bihurtzeko ematen dituen aukerak ikusteko.
NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko ikertzaileek gidatzen dute.