Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Ingeniaritza Elektronikoaren astea NUP-en

Hasiera: otsailaren 4an

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Teknologia Elektronikoa Bultzatzeko Ingeniaritzako Ikasleen Elkarteak (i2tec), elektronikaren eta enpresaren arloko hamar bat enpresa eta elkarterekin lankidetzan, Elektronikaren Astea antolatu dute (SIE 2020). Iruñeko Arrosadiko campusean izanen da, otsailaren 4tik 6ra bitartean. Egitarauan, diziplina horren aplikazioak zabaltzeko zenbait jarduera programatu dira, hala nola ikastarotxoak askotariko gaiei buruz (Arduino, PCB prototipoak, 3D inprimaketa edota aplikazioen eta jokoen programazioa App Inventor eta Unity erabiliz), Arcade erako lehiaketak, Arduino bidezko desafioak, lebitagailu akustikoen muntaketa eta hitzaldiak.

Edonork du jardueretan doan parte hartzeko aukera, baina beharrezkoa da aldez aurretik  izena online ematea.