Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Giza gorputzaren laborategi elektrofisiologikoa: matematika, fisika eta elektrizitatea geure gorputzean

Nola funtzionatzen dute giharrak eta organoak bultzatzen dituzten bulkada elektrikoek? Arduraduna: Javier Rodríguez Falces

Giza gorputzaren funtzionamendu elektrofisiologikoari buruzko laborategi teoriko-esperimental bat da, eta gaian aditua ez den publiko batek muskulu eskeletikoak eta miokardioak sortutako jarduera elektrikoa ulertzea du helburu.

Giza gorputza elektrizitatearen sortzaile eta eroale da aldi berean. Zelulak giharrak eta organoak aktibatzen dituzten bulkada elektriko batzuen bidez kitzikatzen dira, eta horrek bide ematen die mugimenduari eta bizitzari. Gorputzaren jarduera bioelektrikoa elektrodoen bidez erregistratzea nahiko erraza da. Hala ere, jarduera elektriko horren izaera eta ezaugarriak ulertzeak oinarrizko kontzeptu fisiko-matematikoak jakitea eskatzen du.

Jarduera biolektriko hori nolakoa den laborategi tekniko-esperimental baten bidez ulertuko dugu hobekiena, matematikak eta zientziek funtsezko rola duten proiektu honen bidez, esaterako.

                           
 Zelulak bulkada elektriko bidez kitzikatzen dira eta funtzionatzen dute, eta haiek giharrak eta organoak aktibatzen baitituzte.

Helburu nagusia hauxe da: muskulu eskeletikoek eta miokardioak (bihotzak) sortutako jarduera elektrikoa aditua ez den publiko bati zabaltzea eta ulertaraztea. Programa, horretarako, bi multzo edo modulutan dago antolatua:

  1. lehenbiziko blokean (teorikoa) kontzeptu fisiko, matematiko eta elektrikoak planteatzen dira
  2. eta, bigarren blokea (praktikoa) “laborategikoa” da, eta, bertan, esperimentu bidez baieztatzen da aurreko ekuazio teorikoen egiazkoak direla.