Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko ikasmailetako irakasleei zuzendutako zientzia esperimentaleko lantegiak.
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko ikasmailetako irakasleei zuzendutako hainbat lantegiren bidez, haiek zientzia esperimentalak irakasteko duten prestakuntza osatzea da helburua. Lantegi bakoitzean –saio batzuek osatutako multzoak dira–, zientzia arloko gai zehatzei buruzko ikaskuntza-sekuentzia batzuk landuko dira. Irakasleek, lehenik eta behin, Unibertsitateko instalazioetan eginen dituzte jarduerak, eta, diseinuaren inguruan eztabaidatu eta edukia behar duten mailara egokitu ondoren, beren ikasgeletan aplikatuko dute.
Azkenik, mintegi bat eginen da emaitzak berrikusteko eta hobetu beharrak identifikatzeko. Multzo oso bakoitza hiruhileko batekoa izanen da. Proiektua martxan jartzeko prozesuan, irakasleek proiektuko ikertzaileen laguntza izanen dute.