Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Psikologiako eta Neurozientzietako ideia handiak

Osasunari eta ongizateari, kalitatezko hezkuntzari, lan duinari, desparekotasunak murrizteari eta ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzko webinarrak.

Zientzialari moduan, gero eta garrantzitsuagoa da ongi komunikatzea, izan irakaskuntzarako, ikerkuntzarako, eta, bereziki, orotariko publikoari dibulgatzeko; izan ere, publiko horrek mezu argi eta zehatzak behar ditu, ideien garrantzia eta inpaktua ulertarazteko modukoak. Komunikazio gaitasunak, “soft skills” direlakoak baino gehiago, oinarrizko gaitasun profesional bihurtu dira. Hala ere, Psikologian, mugatuak dira dibulgazio eta komunikazio zientifikorako espazioak.

“Psikologiako eta Neurozientzietako ideia handiak” proiektuak espazio bat eskaintzen du, psikologiaren eta portaeraren zientzien arloan gaur egun ditugun eta sozialki esanguratsuak diren arazoen inguruan aurrerapen zientifikoak dibulgatzeko eta komunikatzeko, Nazio Batuen Erakundeak proposatutako (NBE) Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) barrenean. Zehazki, webinar irekien ziklo edo sorta bat emanen zaio (doakoak) interesa duen publikoari, NUPeko Neurozientzia Kognitiboko eta Portaeraren Neurozientzietako ikerketa-taldeko kideen eta kolaboratzaileen ikerlanak zein Psikologiaren arlokoak dibulgatzeko aukera izateko.

Edukiak bereziki Garapen Jasangarrirako Helburu hauekin lotuta daude: 3. GJHa (osasuna eta ongizatea); 4. GJHa (kalitatezko hezkuntza); 8. GJHa (lan duina); 10. GJHa (desparekotasunak murriztea); eta 12. GJHa (ekoizpen eta kontsumo arduratsua).

Webinar bidez eginen den dibulgazio jardunak bi atal izanen ditu. Lehen atalean, Psikologiako adituek azalpen bat eginen dute Psikologiako eta Neurozientzietako ideia handiei buruz (30-45’); horretarako, erraz ulertzeko moduko hizkera erabiliko dute, eta GJHekin lotuta dauden eta gaur egungoak eta sozialki esanguratsuak diren arazoen ikuspegi kritikoa emanen dute. Bigarrenean, publikoak galderak egiteko interakzio espazio bat irekiko da (30-45’).

Webinarren ziklo edo serie bakoitzak 4 hizlari gonbidatu izanen ditu gutxienez, eta zuzenean arituko dira.

         Webgunea: ConCiencia del Comportamiento