Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

The Conversation

Idazleak behar ditugu gai batzuei buruz idazteko

The Conversation webgune bidezko komunikabide bat da, eta gure unibertsitatea haren bazkide da (xehetasun gehiago gorago “zer da?” atalean). Unibertsitateko irakasleei aukera ematen die beren ikergaiei buruzko artikuluak, dibulgazio zientifikoko artikuluak eta iritzi-artikulu informatuak argitaratzeko.

Klaustroko kide bakoitzak bere kabuz proposatzen dituen artikuluez gain, The Conversationeko editoreek aktiboki bilatzen dituzte gai zehatzei buruzko artikuluak. Jarraian irekita dauden eskaerak zein diren adierazten dizuegu (informazio hau astero eguneratuko da). 

Gai horiekin ekarpena egin nahi izanez gero, proposamena editoreari bidali beharko zaio, egilearen ikuspegia adierazten duen paragrafo labur batekin; ez da beharrezkoa behin betiko testua bidaltzea. Gai bakoitzaz arduratzen diren editoreak arduratuko dira gero egileekin harremanetan jartzeaz. Beraz, mesedez, bidali iezaiozue paragrafo hori Joaquín Sevillari (joaquin.sevilla@unavarra.es)

Editore bakoitzak proposatutako epemuga ez da proposamena bidaltzeko epemuga, artikuluaren zirriborroa bidaltzekoa baizik. Mesedez, kontuan hartu hori hasierako proposamenak bidaltzean, eta bidal itzazue zirriborroak lehenbailehen.

 

ESKAERAK

1. Nola bizi endometriosiarekin. Sendatzen ahal da? Operatzea al da aukera bakarra? Azaldu zein diren tratamendu posibleak eta zer ebidentzia dauden konponbide batzuen atzean, adibidez haragia edo glutena jaten uzteari lotuak.
Epea: Ordutegi malgua

2. Zergatik daude gizen Espainiako haurrak? Duela gutxiko txosten batek adierazi du Espainiako umeak direla Europako gizenenetakoak (hala ere, txostenak ez ditu herrialde batzuetako datuak biltzen, adibidez Erresuma Batukoak). Interesgarria litzateke aztertzea zer ari den gertatzen, zer ari den kale egiten eta hori nola konpondu.
Epea: Ordutegi malgua

3. Kezkagarria al da Googlek eta Applek gure hatz markak izatea? Biometria gero eta gehiago erabiltzen da sakelako telefonoak babesteko. Baina, posible al da norbaitek enpresa teknologikoei informazio hori lapurtzea? Nori interesatuko litzaizkioke datu mota horiek eta zertarako erabil litezke?
Epea: malgua

4. Oroitzapenak aro digitalean: gero eta gutxiago axola al zaizkigu? Smartphonik ez zen eta Internet hain zabaldua ez zegoen garaian, albumak egiten genituen, adibidez bidaietako argazkiekin. Edo gutun azalak eta paperak gordetzen genituen. Orain, artxibo digitalak ditugunez, ahaztuak gelditzen dira sakelakoan edo hodeian, eta gutxitan berreskuratzen ditugu.
Epea: malgua

5. Xakea irakasgai modura ematearen onurak. Zergatik den ona haurren garapen intelektualerako eta erabilgarria matematika hobeki uler dezaten.
Epea: malgua

6. Zibereskolak: Eraginkorrak al dira irakasle batzuek youtube bidez ematen dituzten eskola alternatiboak edo podcastak?
Epea: malgua

7. Bizilekua hezkuntza-bazterketarako faktore bat al da? Zer harreman du emaitza akademikoekin?
Epea: malgua

8. Estresa lanean. Zer arrazoik eragiten duen. Arrazoi horiek lotuta al daude gaur egungo laneko prekarietatearekin eta lana galtzeko beldurrarekin?
Epea: malgua

9. Nola erakutsi haur bati behar bezala irakurtzen eta idazten. Funtzionatzen al dute oraindik betiko metodologiek? Zer diote hurbilketa berriek? Ba al dute oinarri zientifikorik? Nola laguntzen ahal dute familiek?
Epea: malgua

10. Aldebakarreko adiskidetasuna autismoa duten eta ez duten haurren eta gazteen artean.  
Epea: malgua

11. Poesia berriak. Poeta gazteak publiko berrietara iristen dira sare sozialen bidez. Zaharrek, askotan, ez dituzte berdintzat hartzen. “Neurtu” daiteke poesiaren kalitatea? Poesia-fenomeno berri hauek zer abantaila eta desabantaila dituzte?
Epea: maiatzak 23

12. Saltsa hil egin ote da? Batzuek pentsatzen dute genero latino berriekin saltsak “erakarmena” galdu duela, eta reggaetoia edo bachata nagusitu direla.  Zer garrantzi kultural eta historiko du saltsak? Bizirik jarraitzen al du?
Epea: maiatzak 23

13. Dantza egitearen onura sozialak. Gero eta jende gehiagok ematen du izena dantza-eskoletan edo -jardueretan, izan dantza latinoak, zumba, swinga edo tangoa lantzeko. Kirola egitearen onura fisikoez harago, zer onura espezifiko ditu dantzak harremanak egiteko? Gai honi buruzko azterlan edo azalpenak nahi genituzke.
Epea: maiatzak 23

14. Espainiarrak zergatik gara hain europazaleak? Hiru herrialdek bakarrik dute Espainiak baino europazaletasun handiagoa: 10 herritarretatik 8 EBko hiritar sentitzen dira.
Epea: maiatzak 20

15. Burdinbide pribatuak. Berriki burdinbide pribatu bat ireki dute Coruña eta Porto artean. EBren arabera, derrigorrezkoa da hura nazioarteko ibilbideetarako irekitzea, eta 2020an derrigorrezkoa izanen da estatu-mailako lineentzat ere irekitzea. Zer abantaila eta desabantaila ditu horrek? Aztertu al daiteke hori adibidez Erresuma Batuko pribatizazio kasuak oinarri hartuta?
Epea: malgua

Gai hauetan aditua den jendea behar dugu:

Fida al gaitezke nutriscore delakoaz? Twitterren sistema horren kritikak agertu dira, balorazio okerragoa egiten baitio urdaiazpikoari Nesquikari baino. Pareko produktuak konparatzean kontsumitzaileak nutriscore horrek nola funtzionatzen duen ulertzea nahi dugu, eta zer abantaila, desabantaila eta muga dituen jakitea.
Epea: malgua

Nola bizi artrosiarekin. Sendabiderik ez duen gaixotasun degeneratiboa da: zer irtenbide daude hura moteltzeko edo pazienteen bizi kalitatea hobetzeko? Gaur egungo ikerkuntzaz ere hitz egin nahiko genuke, baita oraindik eraginkortasuna frogatua ez duten produktu eta sendagai naturalen berri eman ere.
Epea: malgua

Bueltan dira komedia erromantikoak. Hauexek izan ziren 30eko, 40ko eta 50eko hamarkadetako zinema-genero ezagunenak (eta kalitate handienekoak), baina 2000ko hamarkadaren hasieran gutxietsi egin ziren, eta orain edukien plataformetara itzuli dira. Zer aldatu da? Zergatik jarraitzen dute eraginkorrak izaten? Esan al daiteke, edonola ere, “kalitatezko” genero bat dela?
Epea: maiatzak 23

Zer biztanleria-dentsitatetatik aurrera uzten diogu ezezagunak agurtzeari? Herrietan eta landa-inguruneetan jendeak agurtu egiten du kalean, nahiz eta elkar ez ezagutu. Baina biztanleria-dentsitate jakin batetik aurrera, ez da halakorik gertatzen. Zer dentsitatek behartzen gaitu ohitura onak alde batera uztera?
Epea: malgua

Interneten irakurritakoa. Sareak zergatik jarraitzen du autoritate izaten? Jendeak zergatik sinesten du gehiago Interneteko orrialdeetan edota sare sozialetan irakurtzen duena komunikabide tradizionaletatik jasotzen duena baino?
Epea: malgua