Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Irak.-iker.

Inprimatze-sistemak

Itzuli



NUPeko inpresio sistema berria inpresio, kopiatze eta eskaneatze zerbitzuak kudeatzen dituzten gailu funtzio anitzetan oinarritzen da.

Inprimagailu hauek erabilgarri daude campus guztietan (Arrosadia, Tutera eta Osasun Eskola). Unibertsitaterarekin kontratu-harremana daukaten erabiltzaileek (AZL eta I-I) erabiltzen ahal dute, kanpo erabiltzaile moduan, azken hauek GUFetatik kudeatuta.

Erabiltzaile bakoitzak inprimatzen duena bere Gastu Unitate Funtzionalaren konturakoa izango da.

Kudeaketa eta kontrol zerbitzu batek kudeatzen du inpresio zerbitzuaren erabilpena, eta ezaugarri hauek ditu:

  • Lana inpresio-ilara bakar batera bidaltzen da, baina Nafarroako Unibertsitate Publikoko edozein inprimagailutan jasotzen ahal da.

  • Lana erabiltzailearen araberako babesarekin bidaltzen da, eta bidali duenak baizik ezin du jaso.

  • Web-orrialdearen bidezko inpresiorako aukera ematen du, posta elektronikoaren bidez.

  • Inpresioa, eskaneatzea, eta fotokopiak zuri-beltzean edo kolorean.

Ricoh enpresa da plataforma honen mantentzeaz arduratzen dena: makinak, softwarea eta tonerra berriz jartzea agortu ahala.

 

Argibide gehiago


 



Itzuli