Hasiera > Informatika Zerbitzua > Zerbitzuei buruzko laguntza > Agenda > Ekitaldi publikoen ikuspegiak
Ekitaldi publikoen agendako ikustaileak lau ikuspegi dauzka: eguna, astea, hila eta urtea. Horietako bakoitzean arakatu daiteke, denboran aurrera edo atzera egiteko, eta ikusteko zein diren egun horretarako iragarritako ekitaldiak. Ikuspegi guztietan, urteko ikuspegian ez bestetan, iragazi egin daitezke ikusi nahi diren ekitaldiak. Iragazkiak aktibo egoten dira nahita desgaitzen diren arte.
Urteko ikuspegiak ez ditu agendaren ekitaldiak erakusten; hala ere, egun, aste edo hil jakinetara joateko modua ematen du, behar diren esteketan klikatuz. Gezi batzuk ere badauzka aurreko eta hurrengo urteetan arakatzen laguntzeko.