• ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko ikasleak

Partes de este texto:

Nazioarteko ikasleak

Truke-programetako ikasleak ikasketak egiteko xedez NUPen aldi mugatu baterako (seihileko bat edo bi) sartzen direnak dira, NUPen eta beren jatorrizko unibertsitatearen arteko truke-hitzarmen baten esparruan.

Truke-programa bateko ikasle batek ezin du NUPeko titulazio bat lortu. NUPen egiten dituen ikasketen aitorpena bere jatorrizko unibertsitateak eman behar dio.

Nola sartu truke-programa batean?

Truke-programa batean sartzeko, beharrezkoa da truke-hitzarmen bat egotea NUPen eta ikaslearen jatorrizko unibertsitatearen artean. Jatorrizko unibertsitateak hautatu behar ditu ikasleak, baita horiei laguntza eman ere trukea egiteko.

NUPen ikastera etorri nahi baduzu, jarri harremanetan zure jatorrizko unibertsitateko nazioarteko bulegoarekin, eta haiek emanen dizute zure aukeren eta egin beharreko tramiteen berri.

 

Zer ikasten ahal dute truke-programetako ikasleek NUP-en?

Truke-programa bateko ikasle izanez gero, NUPek eskainitako graduko edozein irakasgai egiten ahal duzu, titulazio berekoak nahiz titulazio batekoak baino gehiagokoak. Titulazio bakoitzaren ikasketa-plana kontsultatzeko, jo  webgunea  dagokion atalera.Nazioartekotze eta Lankidetza Atalak eta mugikortasuneko koordinatzaileak aholkularitza akademikoa ematen diete truke-programetako ikasleei halakorik behar izanez gero.

Ikasketa ofizialez gain, aukera duzu bestelako ikastaro eta jardueretan izena eman eta horien bidez kredituak lortzeko: hizkuntzak, kultur jarduerak eta kirolak.

Nola egiten da eskaera?

Truke-programetarako eskaera on-line egin behar da, web atal honetan bertan.  On-line eskaera.

Harremanetarako

incoming@unavarra.es