• ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko ikasleak

Partes de este texto:

Truke programako ikasle izateko eskaera

Erregistroa eta online eskaera:  behin zure jatorrizko unibertsitateak izendapena egin ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko zaizu incoming@unavarra.es helbidetik, eta bertan emanen dizkizute online erregistroa egin eta urriaren 27tik azaroaren 22ra online eskaera egiteko jarraibideak.

2024-25 ikasturtea eta online eskaera
ERREGISTROA    Erregistroa

Sisteman erregistratzen zarenean, mezu elektroniko bat jasoko duzu pasahitz batekin eta eskaera egiteko esteka batekin. Egunak: urriaren 27tik azaroaren 22ra.
ESKAERA Eskaera
Egunak: urriaren 27tik azaroaren 22ra.
Prozesua
  • Erregistroa egitean erabilitako pasaportearen edo nortasun agiriaren zenbakia izanen da erabiltzailea.
  • "Truke-programa” eremuan, hautatu hauetako bat: Erasmus (Europa), Palafox (Latinoamerika), Martín de Rada (Asia), Aldebiko Hitzarmena (gainerakoak) edo ISEP.
  • Datu pertsonalen atalean, erregistroa egitean adierazitakoak azalduko dira. Bete hutsik daudenak eta, akatsik egonez gero, zuzendu

Dokumentazioa
1.- Txartel-neurriko argazkia, 72 kb-koa gehienez ere (argazkia eransteko jarraibideak)

2.- Pasaportearen edo nortasun agiri nazionalaren kopia eskaneatua.

3.- Estaldurari dagokionez Espainia barne hartzen duen aseguru medikoaren kopia (Europar Batasuneko ikasleen kasuan, Europako Osasun Txartelarena).

4.- Hizkuntz ziurtagiriaren kopia: ingelesa ama-hizkuntza izan gabe irakasgaia ingelesez egin nahi duenak honako mailaren bat egiaztatu behar du: B2 (Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua), First (Cambridge Language Assesment) edo TOEFL (iBT 87-109, cBT 227-269, pBT ≥ 567).

5.- Erantsi dokumentu hau, beteta:  OSASUN SEGURANTZAREN KONPROMISOA.pdf

Dokumentu horiek jaso arte EZ DA BIDALIKO onarpen-gutuna.

6.-  Behin-behineko ikasketa-programa (2024-2025 ikasturteko irakasgaiekin osatu behar duzu).
Behin-behineko ikasketa-programa plataformara igo behar da eskaerak egiteko epean zehar.   


Erasmus ikasleei dagokienez, NUPek ez du momentuz ikasketa-konpromisoa sinatzeko EWP sistemarik, eta, beraz, eskuz sinatu beharko dira.   Zalantza eta kontsultetarako: incoming@unavarra.es