• ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko ikasleak

Partes de este texto:

Truke programako ikasle izateko eskaera

Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako ikasleentzako prozesua:

  • Erregistroa eta online eskaera:   behin zure jatorrizko unibertsitateak izendatuta, incoming@unavarra.es helbidetik mezu elektronikoa jasoko duzu, sisteman online erregistra zaitezen eta eskabidea online egin dezazun, apirilaren 16tik maiatzaren 16ra bitartean.

Erasmus ikasleentzat (OSO GARRANTZITSUA DA ORDENA HORRI JARRAITZEA):

  • Erregistroa: Behin zure jatorrizko unibertsitateak izendatuta, mezu elektroniko bat jasoko duzu incoming@unavarra.es helbidetik, sisteman online erregistra zaitezen.
  • Behin online erregistratuta, zure jatorrizko unibertsitatearekin harremanetan jarriko gara Online Learning Agreement (OLA) bidal diezagun EWP bidez. Azken eguna: maiatzak 2.
  • OLA EWP bidez jasotzen dugunean, zure eskabidea online egin dezazun abisatuko dizugu, maiatzaren 3aren eta 31ren artean..

* OHARRA: Learning Agreement online erabiltzen ez baduzu, ikasleak L.A. igo dezake Pdf formatuan zuzenean bere eskaerara.

2024-25 ikasturtea eta on-line eskaera egiteko urratsak
 ERREGISTROA  Erregistroa
mezu elektroniko bat jasoko duzu eskaera egiteko estekarekin eta pasahitzarekin.
*Bakarrik ERASMUS:
 Online Learning Agreement (OLA)
Online Learning Agreement (OLA)
Erasmus ikasleentzat bakarrik (Europar Batasunekoak).
Erregistratzen zarenean, zure unibertsitatearekin harremanetan jarriko gara EWP bidez OLA bidal diezagun. Bidaltzeko azken eguna maiatzaren 2a da.
 ESKAERA  Eskaera
Datak:
  • Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako ikasleek (bisa behar dutenek) apirilaren 16tik maiatzaren 16ra egin behar dute zure eskaera
  • Erasmus ikasleak: maiatzaren 3tik 31ra bitartean eskatu behar duzu
Prozesua
  • Erabiltzailea da erregistroan erabilitako pasaporte-zenbakia edo nortasun-agiria.
  • "Truke programa" eremuan hauetako bat aukeratu: Erasmus (Europa), Palafox (Latinoamerika), Martin de Rada (Asia), Aldebiko Hitzarmena (munduko gainerako herrialdeak), ISEP.
  • Datu pertsonaletan erregistroan adierazitakoak agertuko dira, bete hutsik dauden eremuak eta zuzendu akatsen bat badago.
Dokumentazioa:
1.- Txartel neurriko argazkia, 72 kb-koa gehienez (argazkia eransteko jarraibideak)

2.- Pasaportearen edo nortasun agiri nazionalaren kopia eskaneatua.

3.- Estaldurari dagokionez Espainia barne hartzen duen osasun aseguruaren kopia (Europar Batasuneko ikasleen kasuan, Europako Osasun Txartelarena).

4.- Hizkuntz ziurtagiriaren kopia: ingelesa ama-hizkuntza izan gabe irakasgaia ingelesez egin nahi duenak honako mailaren bat egiaztatu behar du: B2 (Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua), First (Cambridge Language Assesment) edo TOEFL (iBT 87-109, cBT 227-269, pBT ≥ 567).

5.- Erantsi dokumentu hau, beteta OSASUN ASEGURUAREN KONPROMISOA.pdf

Onarpen-gutuna EZ DA BIDALIKO dokumentu horiek jaso arte

6.- Behin-behineko ikasketa-programa (2024-2025 ikasturteko irakasgaiekin osatu behar duzu).
Behin-behineko ikasketa-programa plataformara igo behar da eskaerak aurkezteko epean.  
Ez bada posible koordinatzaileen sinadurak lortzea, salbuespen modura ekainaren 30era arte entregatzen ahalko da, helbide elektroniko honetara bidaliz: incoming@unavarra.es

Erasmus ikasleei dagokienez, NUPek ez du momentuz ikasketa-konpromisoa sinatzeko EWP sistemarik, eta, beraz, eskuz sinatu beharko dira.
Zalantza eta kontsultetarako: incoming@unavarra.es