Hasiera > Nazioarteko harremanak eta Lankidetza > Nazioarteko harremanak eta mugikortasuna > NUPeko ikasleak > SICUE-SENECA nazioko mugikortasunerako deialdia
SICUE unibertsitateko ikasleen Espainiako mugikortasunerako programa bat da, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE) sustatua, Espainiako beste unibertsitate batean ikasketa-egonaldi bat egiteko aukera ematen duena, ikasketek jatorrizko unibertsitatean izanen luketen aitorpen akademiko eta aprobetxamendu bera izanen dutela bermatuta.
SICUE hitzarmenen zerrenda 2024-25
SICUEko kide diren unibertsitateei buruzko informazioa
1º ESKAERA EGIN AURRETIK,
|
Zer da SICUE programa? Xedea Ikaspostu-eskaintza. Irakaskuntza betekizunak SICUE koordinatzaileak Deialdiaren oinarriak Maiz egiten diren galderak |
---|---|
2º ESKAERA |
Eskaera: 2024ko otsailaren 20tik martxoaren 4ra |
3º ONARTUEN ZERRENDAK |
Onarturen zerrendak |
4º HAUTATUA IZAN NAIZ,
|
Informazio bilera Ikasketa konpromisoa Mugikortasuneko ikasleentzako gida |
Ikasleen hautaketa. Espainiako unibertsitateetako ikasleen truke-programa, ikasleei aukera ematen diena beren ikasketen parte bat beste unibertsitate batean egiteko, aitorpen akademikoa eta aprobetxamendua izanen dituzten eta haien curriculum profilerako egokia izanen den bermearekin.
Eskuragarri dauden ikaspostuen % 5 erreserbatuko da % 33ko edo maila altuagoko desgaitasuna duten ikasleentzat. Ikaspostu horiek betetzen ez badira, aukera izanen da ikaspostu horiek desgaitasun ziurtagiririk ez duten ikasleei esleitzeko, ezarritako balorazioaren arabera.
Gaur egun ez da dirulaguntzarik ematen programa honetarako.
Deialdiaren oinarri orokorrak betetzeaz gain, 2023ko uztailaren 31rako baldintza hauek bete beharko dituzu.
Hauek gaindituak izatea:
- NIBGMETeko, TIIGMETeko eta Osasun Zientzien Fakultateko ikaslea bazara, 2022-2023 ikasturtean matrikulatuta zeunden kredituen % 60.
- Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Zientzia Juridikoen Fakultateko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikaslea bazara, 2022-2023 ikasturtean matrikulatuta zeunden kredituen % 80.
Mugikortasuneko programa batean aurretik parte hartu ez izana, edo, salbuespen gisa, mugikortasunerako eskatu nahi duzun titulazioan behin bakarrik parte hartu izana gehienez.
Ez egotea hautatua 2024-25 ikasturtean mugikortasun programaren batean parte hartzeko, nahiz eta oraindik egonaldirik ez izan egina.
Ezin izanen dute parte hartu aurreko urteetan epez kanpo uko egin zuten ikasleek.
Hautaketa egiteko irizpideak
Hautaketa espediente akademikoaren arabera eginen da, SICUE deialdian adierazitako batez besteko nota kontuan hartuta, eta ikasle bakoitzari ikaspostu bat esleituko zaio eskabidean adierazitako lehentasun ordenaren arabera.
Horretaz gainera, 2023ko uztailaren 31rako honako hauek gaindituak izan behar dira:
Ikaspostuak esleitzerakoan, mugikortasuneko ezein programatan parte hartu ez duten ikasleek izanen dute lehentasuna.
2024/25 deialdiko plazak.
katsen zuzenketa: 763/2024 Ebazpena, 2024/03/21
Eskaera egiteko epea: Otsailaren 20tik martxoaren 4ra arte
Ezin izanen da hautatutako egonaldiaren luzera aldatu behin eskaera egiteko epea amaituta.
Onartuen zerrenda
ONARTZEA EDO UKO EGITEA
Argitalpen data: apirilaren 5a
- Esleipenen zerrenda
- Itxaron zerrenda
- Ezezkoa eman zaien eskaeren zerrenda
- Baztertutako eskaeren zerrenda
Erreklamazioak: 2024ko apirilaren 8tik 19ra
Erreklamazioak amaitzeko epea amaiturik, behin betiko zerrendak argitaratu dira: apirilak 22:
Epea: 2024ko apirilaren 22tik 26ra
Informazio bilerak
Ikasleek ikasketa-konpromiso bat bete behar dute, koordinatzailearen eta destinoko unibertsitatearen aholkularitza eta oniritziarekin eta mugikortasun araudiarekin bat etorriz. Bertan sartzen da zer irakasgaitan dauden NUPen matrikulatuta eta zein eginen dituzten destinoko unibertsitatean, akademikoki aitortuak izan daitezen.
IKASKETA-KONPROMISOA
Betetzeko epea: