Hasiera > Nazioarteko harremanak eta Lankidetza > Nazioarteko harremanak eta mugikortasuna > NUPeko ikasleak > SICUE-SENECA nazioko mugikortasunerako deialdia
SICUE unibertsitateko ikasleen Espainiako mugikortasunerako programa bat da, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE) sustatua, Espainiako beste unibertsitate batean ikasketa-egonaldi bat egiteko aukera ematen duena, ikasketek jatorrizko unibertsitatean izanen luketen aitorpen akademiko eta aprobetxamendu bera izanen dutela bermatuta.
SICUE hitzarmenen zerrenda 2025-26
GALaren eta praktiken eskaintza NUPen
SICUEko kide diren unibertsitateei buruzko informazioa
1. ESKAERA EGIN AURRETIK,
|
Zer da SICUE programa? Xedea Ikaspostu-eskaintza. Irakaskuntza betekizunak SICUE koordinatzaileak Deialdiaren oinarriak Maiz egiten diren galderak |
---|---|
2. ESKAERA |
Eskaera: 2025eko otsailaren 27tik martxoaren 12ra |
3. ONARTUEN ZERRENDAK |
Onarturen zerrendak |
4. HAUTATUA IZAN NAIZ,
|
Informazio bilera Ikasketa konpromisoa Mugikortasuneko ikasleentzako gida |
Ikasleen hautaketa. Espainiako unibertsitateetako ikasleen truke-programa, ikasleei aukera ematen diena beren ikasketen parte bat beste unibertsitate batean egiteko, aitorpen akademikoa eta aprobetxamendua izanen dituzten eta haien curriculum profilerako egokia izanen den bermearekin.
Eskuragarri dauden ikaspostuen % 5 erreserbatuko da % 33ko edo maila altuagoko desgaitasuna duten ikasleentzat. Ikaspostu horiek betetzen ez badira, aukera izanen da ikaspostu horiek desgaitasun ziurtagiririk ez duten ikasleei esleitzeko, ezarritako balorazioaren arabera.
Gaur egun ez da dirulaguntzarik ematen programa honetarako.
Deialdiaren oinarri orokorrak betetzeaz gain, 2024ko uztailaren 31rako baldintza hauek bete beharko dituzu.
Hauek gaindituak izatea:
- NIBGMETeko, TIIGMETeko eta Osasun Zientzien Fakultateko ikaslea bazara, 2023-2024 ikasturtean matrikulatuta zeunden kredituen % 60.
- Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Zientzia Juridikoen Fakultateko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikaslea bazara, 2023-2024 ikasturtean matrikulatuta zeunden kredituen % 80.
Mugikortasuneko programa batean aurretik parte hartu ez izana, edo, salbuespen gisa, mugikortasunerako eskatu nahi duzun titulazioan behin bakarrik parte hartu izana gehienez.
Ez egotea hautatua 2025-26 ikasturtean mugikortasun programaren batean parte hartzeko, nahiz eta oraindik egonaldirik ez izan egina.
Ezin izanen dute parte hartu aurreko urteetan epez kanpo uko egin zuten ikasleek.
Hautaketa egiteko irizpideak
Hautaketa espediente akademikoaren arabera eginen da, SICUE deialdian adierazitako batez besteko nota kontuan hartuta, eta ikasle bakoitzari ikaspostu bat esleituko zaio eskabidean adierazitako lehentasun ordenaren arabera.
Horretaz gainera, 2024ko uztailaren 31rako honako hauek gaindituak izan behar dira:
Ikaspostuak esleitzerakoan, mugikortasuneko ezein programatan parte hartu ez duten ikasleek izanen dute lehentasuna.
2025/26 deialdiko plazak.
359/2025 Ebazpena, 2025eko otsailaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordeak emana. Haren bidez, 2025-2026 ikasturtean SICUE mugikortasun programan parte hartuko duten graduko eta masterreko ikasleak hautatzeko deialdia onesten da.
Eskaera egiteko epea: 2025eko otsailaren 27tik martxoaren 12ra arte
Ezin izanen da hautatutako egonaldiaren luzera aldatu behin eskaera egiteko epea amaituta.
Argitalpen data: apirilaren 8a
Erreklamazioak: 2025eko apirilaren 9tik 25ra
Erreklamazioak amaitzeko epea amaiturik, behin betiko zerrendak argitaratu dira.
Epea: eguneratu gabe
Itxaron zerrendan onartua izateko epea: eguneratu gabe
Ikasleak esteka honetan onartu behar du ikaspostua:
Bilera informatiboak
Bilera informatiboa hautaturiko ikasle guztientzat.
Eguna
Ikasgela
Orduak:
Ikasleek ikasketa-konpromiso bat bete behar dute, koordinatzailearen eta destinoko unibertsitatearen aholkularitza eta oniritziarekin eta mugikortasun araudiarekin bat etorriz. Bertan jasotzen da zer irakasgaitan dauden matrikulatuta NUPen eta zein eginen dituzten destinoko unibertsitatean, akademikoki aitortuak izan daitezen.
Ikasleentzako jarraibide teknikoak
Arduradunentzako eta koordinatzaileentzako jarraibide teknikoak
Betetzeko epea:
Arduradunak eta koordinatzaileak konpromisoa baliozkotzea: