• ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko mugikortasunerako deialdia

Partes de este texto:

Gradu eta masterreko nazioarteko mugikortasunerako deialdia 2023/2024

1º ESKAERA EGIN AURRETIK, INFORMA ZAITEZ

Informazio Orokorra
Xedea
Hartzaileak
Hizkuntzaren gaitasuna
Hautatzeko irizpideak 
Xedeak
Laguntza ekonomikoak
Deialdiaren oinarriak

2º ESKAERA

Eskaera: 2022ko urriaren 10etik 21era arte

3º ONARTUEN ZERRENDAK

Onartuen eta hautatuen zerrendak

4º HAUTATUA IZAN NAIZ, 
eta orain, zer?

Ikaspostua onartzea
Bilera-informatiboak
Mugikortasuna ikaslearen gidaliburua
Ikasketa-konpromisoa
Kredituen aitortzea
Beste betebehar batzuk

Informazio Orokorra

Deialdiaren xedea

Ikasleak aukeratzea 2023-2024 (*) ikasturtean atzerrian egonaldi akademiko bat egin dezaten, seihileko batekoa edo ikasturte osokoa, NUPeko mugikortasun programa hauen esparruan:

  • Erasmus-Europa eta Erasmus-Herrialde elkartuak: Europako eta Europatik kanpoko unibertsitateetara joateko dira hurrenez hurren, eta irakasgaiak, praktikak eta IALa egitea dute helburu.
  • Palafox (Latinoamerika), Martín de Rada (Asia), ISEP (mundu osoko herrialdeak) eta aldebiko hitzarmenak (mundu osoko herrialdeak): atzerriko unibertsitateetan irakasgaiak, praktikak eta IALa egitea dute helburu.
  • Prestakuntza solidarioa: garapenerako lankidetzaren arloan praktikak edo IALa tokian bertan egitea dute helburu, erakunde hartzaile batek garatutako proiektu baten esparruan, hango unibertsitate batek koordinatuta eta babestuta.
  • Erasmus praktikak: Europako enpresetan praktikak egitea dute helburu.

(*) Urtebeteko iraupena duten masterren kasuan, mugikortasuna 2022-2023 ikasturtean eginen da.

 Norentzat den

Graduko edo masterreko ikasleentzat. 

Gainera, graduko eskatzaileek honako hauek izan behar dituzte gaindituak:

  • 2021-2022 ikasturtean matrikulatuak zeuzkaten kredituen % 60 gaindituak eduki behar dituzte NIBGMETeko, IITIGMETeko eta Osasun Zientzietako ikasleek.
  • 2021-2022 ikasturtean matrikulatuak zeuzkaten kredituen % 80 Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko, Zientzia Juridikoen Fakultateko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleek.

Hizkuntza-maila akreditatzea

Titulazio bakoitzeko ikaspostuen eskaintzan ikaspostu bakoitzerako eskatutako hizkuntza-maila egiaztatu behar dute gutxienez ikasleek. Hizkuntza-maila egiaztatzeko, honako agiri hauetakoren bat gehitu beharko zaio online eskaerari:

  1. Hizkuntzaren titulu edo ziurtagiri ofiziala, betiere Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako hizkuntza-mahaietan jasoa badago.
  2. Hizkuntza bateko maila jakin bat gainditu izanaren ziurtagiria, NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak emana.
  3. Hizkuntza-maila egiaztatzeko inprimakia (oinarrien III. eranskina HEMEN kontsultatzen ahal da):
    •  Gainerako kasuetarako: hizkuntza-gaitasuna, atzerriko hizkuntzako irakasgaiak, maila-probak, mugikortasuna, ikasketak atzerrian, etab.
    • Unibertsitate-Gizarte Fundazioko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian antolatutako hizkuntza-probak eginez gero:

    Probetan izena emateko epea: 2022ko irailaren 5etik 18ra.

  • Ingelesa: 2022ko irailak 23,30 eta urriak 7 (ostirala)

  • Frantsesa: 2022ko irailak 300(ostirala).

  • Alemana: 2022ko irailak 23(ostirala).

    • Aparteko deialdian izena emateko epea: 2022ko irailaren 26tik urriaren 2ra.

      • Ingeleseko aparteko deialdia: 2022ko urriaren 7an

      • Alemana eta frantseseko aparteko deialdia: galdetu centro.idiomas@unavarra.es postan

 Informazioa kontsultatzeko eta hizkuntza-prob(et)an matrikula egiteko, sartu Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren webgunean.

Baliteke unibertsitate hartzaileak hizkuntza-maila ziurtagiri jakin baten bidez egiaztatzeko eskatzea ikasleei (esate baterako, TOEFL, Cambridge edo halako baten azterketaren kalifikazio eskala jakin bat). Halakoetan, ikasleek eskatzen den ziurtagiria bidali beharko dute, behar den epean, mugikortasunean parte hartu nahi badute. Horrenbestez, hautatutako ikasleen ardura izanen da unibertsitate hartzailearen webgunea kontsultatzea eta onartuak izateko baldintzak egiaztatzea.

 

Hautaketa-irizpideak

Espediente akademikoa kontuan hartuta eginen da hautaketa, ikasle bakoitzari bere eskabidean adierazitako lehentasun ordenaren araberako ikaspostu bat emanez, dagokion hizkuntza maila egiaztatu ondoren eta titulazio horretan eskainitako destinoen zerrenda agortu arte.

Horretaz gainera, honako hauek gainditu behar dira 2022ko uztailaren 31rako:

  • 48 ECTS mugikortasuneko 5. edo 6. seihilekoko ikaspostuetarako sarbidea izateko.
  • 102 ECTS  mugikortasuneko 7. edo 8. seihilekoko ikaspostuetarako sarbidea izateko.
  • 162 ECTS mugikortasuneko 9. edo 10. seihilekoko ikaspostuetarako sarbidea izateko.

 

Xedeak 2023/2024 ikasturtea

 

Telekomunikazio,  Industria eta informatika IGMET
Ekonomia eta Enpresa Zientzien F.
Giza eta Gizarte Zientzien F.
Zientzia Juridikoen F.
Nekazaritzako Ingenieritza eta Biozientzien GMET
Osasun Z. F.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Laguntza ekonomikoak

HEMEN kontsultatzen ahal duzu laguntza ekonomikoei buruzko informazioa testu formatuan.

HEMEN ere kontsultatzen ahal duzu laguntza ekonomikoei buruzko bideo informatibo bat.

 

Deialdiaren oinarriak

Nazioarteko mugikortasun-programetan parte hartuko duten gradu eta masterreko ikasleak hautatzeko deialdi orokorraren oinarriak, ikasteko eta enpresako edo beste erakunde batzuetako praktikak egiteko 2022/2023-2023/2024


2. Eskaera

Epea: 2022ko urriaren 10etik 21era arte lehen eguneko 9:30etik azken eguneko 14:30era

ON LINE ESKAERA

Pasahitza berreskuratu

Internet Explorer erabiliz gero, dokumentazioa erantsi ondoren eskatzaileak ezin du egiaztatu dokumentuak behar bezala kargatu ote diren, nahiz eta dokumentazioa grabatua geldituko den. Gainerako nabigatzaileetan, orria ongi bistaratuko da.

Eskaera bukatutakoan, eskaeraren kopia bat paperean edo PDF formatuan gordetzea gomendatzen da, deialdian parte hartzeko eskaera benetan egin dela justifikatzeko, grabatzean arazorik izanez gero.

Nola tramitatu


3. Onartuen eta hautatuen zerrendak 

 

2022ko irailean Izen ematea Nazioarteko Garapena eta Lankidetza ikastaroan. Ikastaroa 2022ko irailaren 24tik azaroaren 12ra bitarteko larunbatetan izango da. Prestakuntza Solidarioko ikasleentzat derrigorrezkoa da.
2022ko azaroaren 11an Deialdian onartutakoen behin-behineko zerrenda:
2022ko azaroaren 14tik 16ra Erreklamazioak eta dokumentazioa zuzentzea Unibertsitateko Erregistroetan (Iruñean edo Tuteran) aurkeztu behar dira 08:30etik 14:30era.
2022ko azaroaren 18an

Deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda: 

2022ko abenduaren 15ean

Esleitutako postuen behin-behineko zerrenda:

2022ko abenduaren 16tik 20ra Erreklamazioak. Unibertsitateko Erregistroetan (Iruñean edo Tuteran) aurkeztu behar dira 08:30etik 14:30era.
2022ko abenduaren 22an

Esleitutako postuen behin-betiko zerrenda:

2023ko urtarrilaren 16tik 20ra arte Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea
2023ko otsailean Izen ematea Nazioarteko Garapena eta Lankidetza ikastaroan. Prestakuntza Solidarioko ikasleentzat derrigorrezkoa da.
2023ko otsailaren 3an Bigarren itzulirako onartuak
Itxaron-zerrenda
2023ko otsailaren 6tik 10ra Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea
2023ko otsailaren 15ean Hirugarren itzulirako onartuak
Itxaron-zerrenda
2023ko otsailaren 16tik 22ra Ikaspostua onartzea edo berariaz uko egitea

Ikaspostu onartzea edo uko egitea

Onartzeko ala uko egiteko epea: 2023ko urtarrilaren 16tik 20ra.

          ONARTU EDO UKO EGIN
 

Ikaspostuari epez kanpo uko egiteko agiri hau aurkeztu behar da Nazioartekotzeko eta Garapenerako Lankidetzako Bulegoan.

Bilera-informatiboak

Osasun Zientzien Fakultatea: otsailak 8, asteazkena, 11:00etatik 12:00etara.
Ekitaldi aretoa (Osasun Zientzien eraikina) https://zoom.us/j/91701109750?pwd=aCtBNWhLRHVXRU1Jdk1zQmhjek1zUT09

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea: otsailak 8, asteazkena, 12:00etatik 13:00etara.
Gradu aretoa (Olibondoak eraikina)

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: otsailak 8, asteazkena, 13:00etatik 14:00etara. Fernando Remacha aretoa (Sario eraikina)

TIIGMET: otsailak 8, asteazkena, 14:00etatik 15:00etara. Gradu aretoa (Olibondoak eraikina)

NIBGMET: otsailak 9, osteguna, 09:00etatik 10:00etara. Gradu aretoa (Olibondoak eraikina)

Zientzia Juridikoen Fakultatea: otsailak 10, ostirala, 13:00etatik 14:00etara. Gradu aretoa (Olibondoak eraikina)

Nazioarteko mugikortasuneko ikasleen gida 

Ikasteko konpromezua

Ikasleek ikasteko konpromisoa jasotzen duen agiri bat bete behar dute, eta mugikortasuneko arduradunaren eta titulazioko koordinatzailearen oniritzia izan behar du. Ikasteko konpromisoan adieraziko dira zer irakasgaitan matrikulatuko den ikaslea NUPen eta zein irakasgai eginen dituen unibertsitate hartzailean. Irakasgai horiei eginen zaie aitorpen akademikoa kredituak aitortzeko irizpideen arabera. 

Baldintza hauek betetzen ez dituzten ikasleek ezin izanen dute mugikortasunean parte hartu:

  • seihilekoko mugikortasuna: konpromisoak 18 ECTS izan behar ditu gutxienez (edo 12 Prestakuntza Solidarioaren kasuan), eta matrikula berriko 42 ECTS gehienez, titulua lortzeko beharrezkoak.
  • urteko mugikortasuna: 43 ECTS gutxienez eta matrikula berriko 72 ECTS gehienez, titulua lortzeko beharrezkoak.

 

Nola:  Ikasleentzako jarraibide teknikoak 
           Arduradunentzako eta koordinataileentzako jarraibide teknikoak

IKASKETA KONPROMISOA

 



Betetzeko epea: 2023ko maiatzaren 8tik 26ra
Arduradunak eta koordinatzaileak konpromisoa baliozkotzea: 2023ko maiatzaren 29tik ekainaren 9ra

 

Ikasketa-konpromisoa aldatzea. Mugikortasuneko programaren arduradunak eta titulazioaren koordinatzaileak oniritzia eman behar dute egindako aldaketak baliozkoak izan daitezen: Ikasketa-konpromisoa aldatzea

Kredituen balioa aitortzeko irizpideak 

Unibertsitateko kalifikazio sistemen baliokidetasun taula

Beste betebehar batzuk

a) NUPeko Nazioartekotzeko eta Lankidetzko Atalak, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak, eta/edo Unibertsitateak edo erakunde hartzaileak eskatutako dokumentazioa bete eta bidaltzea garaiz eta forman.

b) Atzerrian egonaldia egiteko behar den dokumentazioa, eta, beharrezkoa izanez gero, bisatua lortzea eta ordaintzea.

c) Atzerriko egonaldia estaliko duen gaixotasun-, istripu- eta gertakizun-aseguru bat kontratatu eta ordaintzea, Prestakuntza Solidarioaren esparruan hautatutako ikasleek izan ezik, haientzat Nafarroako Unibertsitate Publikoak berak kontratatu eta ordainduko baitu asegurua.

- Europakora joateko, aski da osasun txartel europarra edo horren baliokideren bat lortzea.

- Europar Batasunetik kanpo joan behar duten ISEP ikasleek ISEPek kudeatutako aseguru medikoa sinatu eta ordaindu beharko dute. Horren gutxi gorabeherako kostua hilean AEBetako 95 dolar da.

d) Honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte ISEP programarako aukeratutako ikasleek:

- ISEPek ezarritako kopurua ordaintzea espedientea tramitatzeko. Kopuru hori zuzenean ordainduko zaio ISEPi bere web-orriaren bidez.

- NUPi ordaintzea NUPen bere lekua beteko duen ikasle atzerritarraren ostatu- eta mantenu-gastuetarako ezarritako zenbatekoa (600 €/hil). Horretaz gainera, aukeratutako ikasleak kudeatuta eta ordainduta izango ditu ostatua eta mantenua unibertsitate hartzailean.

e) Egonaldiaren ziurtagiria Nazioarteko eta Lankidetza Atalari ematea, helmugako unibertsitateak behar bezala sinatuta, mugikortasuna amaitu eta gehienez ere astebeteko epean.