Hasiera > Gardentasunaren Ataria > Informazio instituzionala > NUPek rankinetan daukan postua > Fundación Haz (antes Fundación Compromiso y Transparencia)
Haz Fundazioak (lehenago Konpromisoaren eta Gardentasunaren Fundazioa) Espainiako unibertsitate publiko eta pribatuek beren webguneetan egiten dituzten gardentasunari eta gobernu onari buruzko praktikak aztertzen ditu. Hots, erakundearen informazio garrantzitsua hedatzearen eta argitaratzearen alde egiten duten ahalegina. Horretarako, zenbait arlotako informazioa aztertzen du, adierazle batzuk zehaztuta egiten den kontu-ematea ebaluatzeko.
Lortutako puntuazioaren arabera, unibertsitateak honela sailkatzen dira: gardenak (guztira lortzen ahal diren 54 puntuetatik 40 edo gehiago lortuz gero), zeharrargiak (30 eta 39 puntu artean) eta opakuak (30 puntutik behera).
Unibertsitateen Gardentasunari buruzko Azterketaren 2021eko txostenean (argitaratu den azkena) Nafarroako Unibertsitate Publikoak 50 puntu lortu zituen (% 93ko betetze maila): 24 adierazle erabat bete zituen, bi adierazle puntu banarekin baloratu zituzten eta adierazle bat zero punturekin. Hortaz, hobera egin dugu txostenaren azken edizioarekin alderatuta, hots, 2019koarekin. Hartan NUPek garden kalifikazioa lortu zuen, lortzen ahal diren 54 puntuetatik 41 puntu lortu baitzituen.
Hala, Nafarroako Unibertsitate Publikoak “t de transparente***” zigilua lortu du, Haz Fundazioak gardentasunaren eta gobernu onaren adierazleetan % 90 eta % 100 arteko betetze maila duten unibertsitateei ematen dien zigilu gorena.
NUPi buruzko informazio zehatza orri honetan dago.