Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

U-Ranking (BBVA-IVIE Fundazioa)

U-Ranking universidades españolas

 

U-Ranking. Sailkapena Espainiako 71 unibertsitatetako irakaskuntzako, ikerketako, berrikuntzako eta garapen teknologikoko emaitzen kopuru osoaren ondorio; unibertsitate horietatik 48 publikoak eta 23 pribatuak dira 2023ean. Txosten honetan lau ranking aurkezten dira. Bi orokorragoak: bat emaitzen bolumen osokoa (U-Ranking kopurua), beste bat produktibitatearen araberakoa (U-Ranking), eta beste bi sailkapen espezifikoagoak: bata, unibertsitate bakoitzaren emaitzak bi alderditan ordenatzen dituena (irakaskuntza eta ikerketa) (U_Ranking Alderdiak), eta bestea, berritzailea, unibertsitateek eskainitako graduak ordenatu eta konparatzen dituena (U-Ranking Titulazioak).

Rankingeko antolamendua unibertsitate bakoitzak lortutako adierazle sintetikoaren balioaren arabera egiten da. Indize bera lortzen duten unibertsitateek kokapen bera dute eta maila berean biltzen dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 2023. urteko produktibitate-indize globalean, erdikoa baino maila altuagoa du, 11tik 5, maila altuagoetan 18 unibertsitate ditu, bere mailan 21 unibertsitate ditu eta 32 unibertsitate ditu maila apalagoetan.

Rankinga

NUPen maila

NUPen indizea

Unibertsitate kopurua maila altuagoetan

Unibertsitate kopurua maila berean

Unibertsitate kopurua maila apalagoetan

U-Ranking Orokorra

5/11

1,1

18

21

32

U_Ranking Irakaskuntzako Alderdiak

3/7

1,1

13

21

37

U_Ranking Ikerketako eta Berrikuntzako Alderdiak

9/18

1,1

31

13

27

Lanean ari diren egresatuei buruzko adierazle batzuk ditu, hau da, graduko titulua lortu eta lau urteren buruan lanean ari direnenak. 2017tik 2020ra bitarteko datuak dira. 2015-2016 ikasturteko graduko eta zikloko (lizentzia eta diplomaturetako) egresatuen gizarte segurantzako afiliazioko datuekin egiten da analisia, zeinak Unibertsitateen Ministerioak argitaratu baitzituen Unibertsitateko Egresatuen Laneratzeari buruzko 2020ko Azterlanean. Honako hauek dira adierazleak: afiliazio tasa, tituludunen kontratuak eta batez besteko kotizazio oinarria.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren balioak hobeak dira Espainiako Unibertsitate Sistemaren batez bestekoak baino 2023ko laneratzeari buruzko hiru adierazleetan.

Rankinga

NUP

Media SUE

   Afiliazio tasa

86,1%

75,4%

   Tituludun gisa kontratatuak

64,0%

 

60,2%

 

   Batez besteko kotizazio oinarria

29.438 euros

 

28.082 euros

 

 

Unibertsitateen eskaintzaren aldaketarako egokitzapenaren analisi bat ere badago. 2010-2011 ikasturtetik aurrera sortutako graduko eta gradu bikoitzeko aldaketen ehunekoa neurtuz egiten du.

Rankinga

% Nup

% batezbestekoa Unibertsitateetan

Nuevas titulaciones de Grado

45,2%

40,9%

 

NUPi buruzko informazio espezifikora sartzen ahal da orrialde hau kontsultatuz.