Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Scimago Institutions Ranking

Scimago Institutions Ranking

SCImago Research Group taldeak, SCImago Institutions Rankings (SIR) zerrendan, erakundeen sailkapen bat egiten du,SCImago Institutions Rankings (SIR) ikerketaren errendimendua, berrikuntza-emaitzak eta webeko ikusgarritasunaren arabera neurtutako eragin soziala oinarritzat hartzen dituen adierazleen hiru multzo diferente konbinatzen dituen adierazle konposatu baten bitartez.

Kalkulua urtero egiten da, sailkapena argitaratu baino bi urte lehenago bukatzen den bost urteko aldian eskuratutako emaitzetatik abiatuta.

SIR World adierazle konposatua sortzeko, 117 adierazle erabiltzen dira guztira: 11 "Ikerketa" faktorerako, 3 "Berrikuntza" faktorerako, eta 3 "Eragin soziala" faktorerako. Horietako batzuk erakundearen tamainaren araberakoak dira.

2024eko sailkapenean, NUP 37. tokian kokatu dute, Espainiako goi-mailako hezkuntzako 76 instituzioen artean; mundu mailan, berriz, 4.762 unibertsitateko sailkapenean, 986. postua lortu du.

Hurrengo taulan laburbiltzen da SIRek munduko eta Espainiako unibertsitateei dagokienez NUPi eman dion pertzentila.

 

NUPen pertzentil egoera 

UNIBERTSITATEAK

R. Orokorra

R. Ikerketa

R. Berrikuntza

R. Eragin Soziala

Mundu

21pertzentila

18 pertzentila

36 pertzentila

26 pertzentila

Espainia

49pertzentila

52 pertzentila

31 pertzentila

60 pertzentila

Esteka honetan xehetasunak ikusten ahal dira

SIR IBER delakoa ere argitaratzen dute, soilik Espainiako, Portugalgo eta Latinoamerikako ikerketa-jarduera erakusten duena. SIR IBERek goi-mailako hezkuntzako erakundeak sailkatzen ditu 2014-2018 aldian Scopus© datu-basean indexatutako lan-kopuruaren arabera, eta hiru faktore nagusitan oinarrituta aztertzen ditu: ikerketa, berrikuntza eta gizarte-eragina. 2020rako, eragin adierazlea sartu da: Weighted Citation Normalized (WCN), eta goi-mailako hezkuntzaren sektorean, Iberoamerikako lehen 16 herrialdeetan egiten den ikerketa-jardueraren garapenaren karakterizazioa.

SIR IBER 2020 -en, NUPek 3.119 dokumentu argitaratu ditu eta 116. tokian dago Iberoamerikan eta 44.a Espainian.