Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Ranking CYD

Ranking CYD

CYD Ranking  2024 U-Multirank-ekin elkartuta egin da, eta CYD Fundazioa da bere solaskidea Espainian. CYD rankingak U-Multiranken printzipio metodologiko berak ditu, eta Espainiako hezkuntza-sistemarako egokiak diren beste adierazle batzuk gehitzen ditu. Rankingak ez dio ematen zenbaki baliorik unibertsitate bakoitzari, ez eta beste inongo adierazle konposaturik ere. Emaitzak 30 jakintza-arloren arabera eta 5 errendimendu arloren arabera aurkezten ditu (Alderdiak).

2024ko edizioko rankingak, Espainiako 81 unibertsitateri buruzko emaitzak ematen ditu aditzera; hots, RUCT Unibertsitateen, Ikastegien eta Tituluen Erregistroan jasotako graduak irakasten dituzten 89 unibertsitateen % 91ren emaitzak. Horietatik, 48 publikoak dira (unibertsitate publikoen % 100); 33, berriz, pribatuak (unibertsitate pribatuen % 80).  

Adierazleak bost alderditan daude bilduta: Irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta ekarpena lurraldearen garapenari.

NRanking instituzionalean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak errendimendu altua du 15 adierazletan (% 42), errendimendu ertaina 18 adierazletan (% 50) eta errendimendu txikia 4 adierazletan (% 8).

Maila instituzionalean, NUP 13. postuan dago Espainiako 81 unibertsitateen artean, eta 9.enean 48 unibertsitate publikoen artean.

NUPi buruzko informazio espezifikora sartzen ahal da orrialde hau kontsultatuz