Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Leiden

2024ko CWTS Leiden Rankingak informazio garrantzitsua ematen du mundu osoko 1.506 unibertsitate baino gehiagoren jardun zientifikoari buruz. Leiden University-ko Centre for Science and Technology Studies zentroak egiten du ranking hori (Herbehereak).

Ranking horrek datu bibiometrikoen arabera sailkatzen ditu unibertsitateak. Bibliometria ekoizpen zientifikoaren inpaktua eta ikusgarritasuna ezagutzeko eta hobetzeko balio duen diziplina da. Analisi bibliometrikoaren helburuen artean dago honako hauek aztertzea: dokumentu zientifikoen kopurua, ugaritzea eta banaketa; zer egitura eta zer dinamika dituzten horiek ekoizten eta kontsumitzen dituzten taldeek; eta dokumentuok zer informazio duten.

Unibertsitate bat ranking horretan sartzeko, bete beharreko baldintza da aztertutako aldian 800 argitalpen indexatu baino gehiago argitaratu izatea Web of Science webgunean. Oraingo rankinga 2019-2022 aldiari dagokio.

Ebaluazioa egin zaien unibertsitateak guztira (800 argitalpen baino gehiago Web of Sciences aldizkarian)

Unib. kop.

Mundua

1506

Europa

491

Espainia

47

Eremu geografikoaren, zientifikoaren eta adierazle motaren arabera ematen ditu sailkapen zerrendak.

Esate baterako, eragin zientifikoari begiratuta eta arlo zientifikoak globalki hartuta, NUP 1. postuan dago Espainiako unibertsitateen artean PP (top % 1) adierazlean. Adierazle horrek beren arloetan aipamen gehien dituzten argitalpenen % 1en artean dauden argitalpenen proportzioa adierazten du. Adierazle horretan “Matematika eta Informatika” arloari edo “Zientzia Biomedikoak eta Osasuna” arloari begiratuz gero, NUPek 1. lekua du Espainiako unibertsitateen artean eta hurrenez hurren 37. eta 35. postuetan dago mundu osoko unibertsitateen artean.

Zientzien arloa

Postua munduan

Postua Europan

Postua Espainian

Edizioa

Zientzietako Globala

84

26

1

2024

Zientzia Biomedikoak eta Osasun Zientziak

35

15

1

2024

Biziaren eta Lurraren Zientziak

835

268

28

2024

Matematika eta Informatika

37

11

1

2024

Zientziak Fisikoak eta Ingeniaritza

132

39

1

2024

Giza eta Gizarte Zientziak

230

91

7

2024

PP (top % 10) adierazlea hautatuz gero –argitalpenen zer proportzio dagoen beren arloetan aipamen gehien dituztenen % 10en artean–, NUP laugarren postuan dago Espainiako unibertsitateen artean eta arlo zientifikoak globalki hartuta.

Bestalde, nazioarteko kolaboraziozko argitalpenen adierazlea aztertuta –bi herrialdetako edo gehiagotako erakundeekin lankidetzan egindako argitalpenen proportzioa islatzen du–, NUP 3. postuan dago Espainiako unibertsitateen artean “Zientzia Biomedikoak eta Osasun Zientziak” arloan, eta 7.ean “Matematika eta Informatika” arloan.

CWTS Leiden Rankingek 2021ean NUPi buruz egindako balorazioaren eta irizpideen xehetasunak kontsultatu nahi izanez gero, sakatu hemen.

Rankinga egiteko erabili den metodologia hemen dago kontsultatzeko.