Hasiera > Irakaslearen fitxa
Dr. Artzai Gaspar Arraiza Lehen Hezkuntzan graduatua da (UPV/EHU) eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza masterra (UPV/EHU & University of Groningen) eginikoa. Ondotik, “Hizkuntza akademikoaren ikaskuntza translanguaging pedagogikoaren bidez bigarren hezkuntzan: interbentzio bat Hego Euskal Herrian” izeneko nazioarteko doktoretza tesia gauzatu zuen Karin van der Worp doktorearen eta Jasone Cenoz katedradunaren zuzendaritzapean (UPV/EHU), Espainiako Gobernuko FPU kontratu batekin. Gaur egun, laguntzaile doktore irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailean.
Nazioartean hainbat proiektutan lan egin izan du, esaterako, “Linguistically Sensitive Teaching In All Classrooms (LISTIAC)” Erasmus+ proiektu europarrean, “Pedagogical Translanguaging in the Curriculum (Petranscur)” Minneco proiektuan, “Hizkuntza gaitasun akademikoa eta edukiaren ulermena (HIGAEU)” proiektuan, edo “Konpetentzia eleaniztunaren ikerketa hezkuntzan” proiektuan. Era berean, azken urteotan bere lanak estatuko eta nazioarteko kongresu anitzetan aurkeztu ditu, eta 2024an lau hilabeteko ikerketa egonaldia egin zuen Berlingo Freie Universität-ean (FU).
Bere ikerketa lerroak, oro har, honakoak dira: hizkuntzaren didaktika, eleaniztasuna, soziolinguistika, hizkuntza akademikoaren ikaskuntza, kontzientzia metalinguistikoaren garapena, irakasle eta irakaslegaien jarrera eta uste linguistikoak.