Hasiera > Irakaslearen fitxa
Biolontxeloaren Interpretazio eta Pedagogian Graduatua naiz Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan. Gradu-osteko interpretazio historikoko ikasketak ESMUC-en egin nituen Bruno Cocset eta Emmanuel Balssarekin. Master ikasketak burutu nituen Musika Gaitasunen Garapenean NUP-en.
Doktorea naiz Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatutako tesi honekin: "Pau Casals y el uso de la agógica. Un estudio analítico a partir del Prélude BWV 1007 y la Sarabande BWV 1011 de las Suites para violoncello solo de J.S. Bach", Marcos Andrés Vierge-k zuzenduta. Zura Quartet eta Farout Artistic Research ikertzaile eta sortzale taldeen kidea naiz, besteak beste. Hainbat aldizkari eta liburuetan ikerketa-artikulu eta kapituluak idatzi ditut gai hauen inguruan: Pau Casals biolontxelo-jotzailearen interpretatzeko modua, musikako kultura materiagabea, ikerketa artistiko eta performatiboak edota musikako metodologia kreatiboak. Gainera, Sonograma Magazine aldizkarian “Metamorfosis” zutabea idazten dut, eta Scherzo aldizkarirako kritikak egiten ditut. Egun, Biolontxelo-jotzaile bezala eta irakasle eta ikerlari bezala nabil lanean Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Dekano-ordea naiz.