Hasiera > Irakaslearen fitxa
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Merkatu Ikerketa eta Marketin irakaslea.
Ekonomia Masterra eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean. Purdue Unibertsitatean (Estatu Batuak) doktoretzaurreko ikertzaile bisitaria eta INSEAD Business Schoolen (Frantzia) eta Durham Unibertsitatean (Erresuma Batua) doktorego-ondoko bekaduna izan da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioarteko Merkataritza Kudeaketako Masterreko zuzendari akademikoa da.
Bere ikerketa-jarduera Marketinaren esparruan garatu da. Gaur egun, merkataritza elektronikoan, kanal anitzeko banaketan, kontsumitzaileen portaeran Interneten eta marketin arloan adimen artifiziala lantzen du. Bere ikerketa nazioko eta nazioarteko kongresuetan aurkeztu da, eta prestigio aitortua eta kalitate-indize frogatua duten estatuko eta nazioarteko aldizkarietan argitaratu dira, hala nola International Journal of Research in Marketing, Marketing Science edo Journal of Interactive Marketing aldizkarian.
Hainbat gradu, doktorego eta masterra ematen ditu (ikus Irakaskuntza atala). Irakasle bisitaria izan da Europako, Asiako eta Latinoamerikako unibertsitate ezberdinetan.
Webgune pertsonalerako sarbidea