Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Delegatuak

Partes de este texto:

Zer dakar berekin delegatua izateak?

Zure taldearen ordezkari izatea
Ikasleen eta taldearen arteko komunikabidea izanen zara eskolen edo azterketen egunorduak aldatzeko, etenaldi akademikoak eskatzeko, etab.

Ikasleen ordezkari izatea
Zure eskolako edo fakultateko ikasleen ordezkari izanen zara ikategi edo sailetan, edo zure graduarena estatu osoko unibertsitateen biltzarretan.

Zure ikaskideei laguntzea
Ebaluazio araudia ezagutuko duzu eta ikasleei aitortutako eskubideak errespetarasten lagundu. Halaber, Unibertsitateak eskainitako jarduera eta ekitaldien berri izanen duzu, eta zure taldean zabaldu.

Gaitasunen inguruko prestakuntza eskuratzea
Lehentasuna izanen duzu Ikasleen Kontseiluaren Prestakuntza Jardunaldietan, eta NUP Fundazioak "soft skillei" buruz ematen duen prestakuntzan hartzen ahalko duzu parte.

Unibertsitate osoko jendea ezagutzea
Delegatua izateak titulazio guztien ordezkariekin harremanetan egotea dakar berekin. Zenbat eta inplikazio handiago izan, orduan eta aukera gehiago izanen duzu lagun onak egiteko.

Zure CVz osatzea
Unibertsitate zabalpeneko 1ECTS lortuko duzu delegatua edo delegatuordea izandako ikasturte bakoitzeko. Gainera, zure upnapass ziurtagirian azalduko da.

Subir

Ezagut itzazu delegatuak

Subir