Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikasleek parte hartzeko plana

NUPeko Ikasleek Parte Hartzeko I. Plana 2020-2023 aldirako Plan Estrategikoaren barnean dago kokatua. Parte hartzeko prozesu baten bidez prestatu da, eta, prozesu horretan, Unibertsitateko komunitate osoaren ekarpenak jaso dira, ikasleenak bereziki.

Partaidetzarako I. Plana

Ekintzak

Ikasleek Parte Hartzeko I. Planak 75 ekintza ditu, 5 arlotan multzokatuak:

Ordezkaritza instituzionala

1. helburua. Ikasleen partaidetza aktiboa areagotu, hobetu eta sustatuko duten ekintzak zehaztea

Ekintzak:

  • Unibertsitateko organoetarako hauteskundeak iragartzen dituzten kanpaina espezifikoak diseinatzea (kartelak, webgunea, Nire Ikasgelategia, barneko TB kanala...)
  • Zentroetan ordezkarien hauteskundeei buruzko kanpainak diseinatzea, hautagaitzen aurkezpena sustatzeko.
  • Kanpaina espezifiko bat diseinatzea ordezkarien hauteskundeak iragartzeko, partaidetza areagotze aldera (kartelak, webgunea, Nire Ikasgelategia, barneko TB kanala...).
  • Ordezkariaren Eskuliburu bat prestatzea, non ordezkarien eskubideak, betebeharrak eta zereginak deskribatuko diren.
  • Ikasle Kontseiluko kideen artean kanpaina bat egitea, Kontseiluko, zentroetako eta sailetako postuetarako hautagaitzak aurkez ditzaten.
  • Ikasle Kontseiluaren prestakuntza-jardunaldiak babestea.
  • Ikasleek irakasleen gogobetetze-inkestetan parte har dezaten sustatzea.

2. helburua. Jardueren eskaintza zabaltzea, gaur egungo eskaintza nahikoa ez dela pentsatzen den eremu eta testuinguruetan

Ekintzak:

  • Ikasleen Kontseilua ordezkariei emandako prestakuntzan sartzea.
  • Ordezkarien hauteskundeetako emaitzak ikasleen eta irakasleen artean zabaltzea.
  • Ikasle Kontseiluaren hauteskunde-emaitzak ikasleen artean zabaltzea.
  • Ikasle Kontseiluak kudeaketa-organoekin izandako jarduera eta partaidetza ezagutaraztea (zentroekin egindako bileren ondorioak, kanpainen emaitzak...).
  • Irakasleei ordezkariaren figuraren, eskubideen, betebeharren eta eginkizunen berri ematea.

3. helburua. Ikasleen partaidetzako jarduerak gehiago hedatzeko hobekuntzak proposatzea

Ekintzak:

  • Ordezkariek beren lanari buruz eta ordezkari izateak sortzen duen gogobetetasunari buruz hitz egiten duten testigantzak jasotzea, ikasleen artean zabaltzeko.
  • Irakasleei ordezkariaren figura eta hauteskundeak sustatzeko eta hautagaitzak aurkeztera animatzeko eskatzea.
  • Unibertsitatearen funtzionamenduari, egiturari, komunikazio- bideei eta kexa eta iradokizunei buruzko prestakuntza indartzea ordezkariekin eta ordezkariordeekin.
  • Ordezkariei partaidetza-jardueren eskaintzaren berri ematea, beren ikaskideei helaraz diezazkieten.
  • Zentroetan elkartzeko eta lan egiteko gune bat gordetzea ordezkarientzat.
  • Ikasle Kontseiluaren webgunea hobetzea.
  • Inkesten emaitzetan oinarrituta egindako ekintzak zentroetan agerian jartzea, ikasleek horien berri izan dezaten.
  • Irakaskuntzarekiko, oro har, eta titulazioarekiko gogobetetasunari buruzko inkesten emaitzak modu erakargarrian ikusaraztea.

4. helburua. Partaidetzazko lanerako sistema bat sortzea ikasleen eta unibertsitatearen artean

Ekintzak:

  • Aldizkako bilerak sustatu eta egitea Ikasleen Kontseiluko Batzorde Iraunkorrarekin.
  • Bilerei buruzko informazioa eta deialdiak (Zentroko Batzarrak, Saileko Kontseiluak, batzordeak) ikasleen ordezkariengana iristen direla ziurtatzea.
  • Ordezkariek aldizka bilerak egitea zentroetako taldeekin, azterketen egutegiari eta ordutegiei buruzko erabakien berri emateko.

Irakaskuntza, ikerketa eta prestakuntza

1. helburua. Ikasleen partaidetza aktiboa areagotu, hobetu eta sustatuko duten ekintzak zehaztea

Ekintzak:

  • Titulazioen ordutegian tarte bat gordetzea zentroko / unibertsitateko jardueretarako.
  • Ikasleen artean ikerketatako jarduerak sustatzea ikertzaile gazteekin.
  • Irakasleen eta ikasleen arteko harremana sustatzen duten jarduerak diseinatzea.

2. helburua. Jardueren eskaintza zabaltzea, gaur egungo eskaintza nahikoa ez dela pentsatzen den eremu eta testuinguruetan

Ekintzak:

  • Prestakuntza osagarriko jarduera gehiago eskaintzea, hala nola hitzaldiak, mintegiak.
  • Gizarteari ezagutza transferitzeko jarduerak egitea institutuetan, zentroetan, Aulexna elkartean, egoitzetan, erretiratuekin...
  • Lehiaketak eta taldeko erronkak antolatu eta sustatzea.

3. helburua. Ikasleen partaidetzako jarduerak gehiago hedatzeko hobekuntzak proposatzea

Ekintzak:

  • Enplegagarritasunerako jardueren sustapena indartzea: enplegu- topaketa, graduatuen hitzaldiak, etab.
  • Lankidetza-bekei buruzko informazio-kanpainak egitea, lankidetza- bekadunen esperientzia azaltzeko.
  • Ikasketa Amaierako Lan nabarmenen laburpen edo artikuluekin argitalpen bat egitea.

4. helburua. Partaidetzazko lanerako sistema bat sortzea ikasleen eta unibertsitatearen artean

Ekintzak:

  • "Nor gonbidatu nahi duzu?" izeneko kanpaina abiaraztea, ikasleek hizlariak proposa ditzaten, hitzaldiak, konferentziak eta jarduerak egiteko.

Soziokulturala eta kirolak

1. helburua. Ikasleen partaidetza aktiboa areagotu, hobetu eta sustatuko duten ekintzak zehaztea

Ekintzak

  • Ikasleen elkarteetan parte-hartze aktiboa duten ikasleak aintzatesteko sistema bat ezartzea..
  • Ikasleen elkarteak aurkezteko eta agerian jartzeko guneak sustatzea.
  • Nesken artean kirol-jarduerak sustatzea.
  • Demokrazia, Osasun, Herritartasun Global eta Ingurumenari buruzko eskolen jarduerak finkatzea, eta hedakuntzako kredituekin aitortzea.

2. helburua. Jardueren eskaintza zabaltzea, gaur egungo eskaintza nahikoa ez dela pentsatzen den eremu eta testuinguruetan

Ekintzak

  • Kirol-jarduerak sustatzea zentroen artean: irakasleen eta ikasleen artekoak, eta ikasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen artekoak.

3. helburua. Ikasleen partaidetzako jarduerak gehiago hedatzeko hobekuntzak proposatzea

Ekintzak

  • Ikasleen elkarteak aurkeztu eta sustatzeko bideoak egitea.
  • Ikasleen elkarteen webgunea hobetzea.
  • Ikasle-elkarteei gune gehiago ematea beren jarduerak ikasgelate- gian iragartzeko.
  • Web-inprimaki bat egitea, elkarteek eta ikasle-taldeek egiten dituz- ten jarduera-eskaerak erraztu eta bideratzeko.
  • Eztabaida-ligako jarduerak sustatzea partaidetza-maila txikiena duten zentroetan.
  • Kultura-arloan dauden jarduerak sustatzea, ikasleek gehiago eza- gut ditzaten.

4. helburua. Partaidetzazko lanerako sistema bat sortzea ikasleen eta unibertsitatearen artean

Ekintzak

  • Kultura- eta kirol-jardueren proposamen bat diseinatzea, modu parte-hartzailean.

Lankidetza eta boluntariotza

1. helburua. Definir acciones que aumenten, mejoren y fomenten una participación activa del alumnado

Ekintzak

  • Ordezkarien eta mentoreen arteko boluntariotza sustatzea, gero, esperientziaren ondoren, ikasleen artean susta dezaten.

2. helburua. Jardueren eskaintza zabaltzea, gaur egungo eskaintza nahikoa ez dela pentsatzen den eremu eta testuinguruetan

Ekintzak

  • Gurekin hitzarmenak dituzten GKEetako pertsonak ekartzea, ikasleekin solasaldiak izan ditzaten.
  • GKEekin lotura duten edo gizartearen eskaerei erantzuten dieten Ikasketa Amaierako Lanak (IAL) egitea.

3. helburua. Ikasleen partaidetzako jarduerak gehiago hedatzeko hobekuntzak proposatzea

Ekintzak

  • Boluntariotza-ekintzak ikasle guztiei ezagutaraztea, batez ere partaidetza-maila txikiena duten zentroetan.
  • Lankidetzako eta boluntariotzako ekintzak irakasleei ezagutaraztea, ikasleen artean zabal ditzaten.
  • Boluntarioen eta boluntariotza-ekintzen hartzaileen esperientzia-bideoak grabatu eta zabaltzea

4. helburua. Partaidetzazko lanerako sistema bat sortzea ikasleen eta unibertsitatearen artean

Ekintzak

  • Gizarte-ehunaren eskariari erantzungo dion boluntariotza- programa bat egituratzea.

Jarduera transbertsalak

1. helburua. Ikasleen partaidetza aktiboa areagotu, hobetu eta sustatuko duten ekintzak zehaztea

Ekintzak

  • NUPeko Pasaporte Digitala sortzea; ikasle bakoitzak egindako eskolaz kanpoko jarduerak jasoko ditu, eta ikasketak amaitzean eskatu ahal izango da.
  • Webgunean informazio-gune bat sortzea, NUPeko Pasaporte Digitalaren jarduerak biltzeko.
  • «Ezagutu unibertsitatea» hitzaldiak antolatzea ikasle guztientzat ikasturte akademikoan zehar.
  • Ohiko galderen dokumentu bat eta bideo labur batzuk prestatzea, unibertsitateko zerbitzuen jarduera azaltzeko.
  • Doktoregaientzako harrera-jardunaldiaren irismena handitzea.

2. helburua. Jardueren eskaintza zabaltzea, gaur egungo eskaintza nahikoa ez dela pentsatzen den eremu eta testuinguruetan

Ekintzak

  • Partaidetzako jarduera gehiago eskaintzea euskaraz.
  • Tuterako campusean partaidetzako jarduera gehiago eskaintzea.
  • Osasuneko campusean partaidetzako jarduera gehiago eskaintzea.
  • NUPeko Urteroko Topaketa parte hartzeko jardueraz hornitzea.

3. helburua. Ikasleen partaidetzako jarduerak gehiago hedatzeko hobekuntzak proposatzea

Ekintzak

  • Nire Ikasgelategiko iragarkiak jardueren berri emateko erabiltzea.
  • Aldizkako buletin bat edo newsletter bat sortzea ikasleentzat, non deialdiak, partaidetzako jarduerak, ikasleen albisteak eta Ikasle Kontseiluaren berriak argitaratuko diren.
  • Ikasgelategiko beira-arasak erabiltzea jarduera-kanpainak kartelen bidez zabaltzeko.
  • Irakasleei partaidetza-jardueren eskaintzari buruzko informazioa ematea, ikasleen artean zabal ditzaten (sustapen- bideoa, irakasleekin bilera, tutoretza-plana erabiltzea).
  • Webgune bat sortzea eremuren batean nabarmendu diren ikasleen informazioarekin, gainerako ikasleentzat eredu eta inspirazio izan dadin.
  •  NUPeko jardueretan parte hartu duten ikasleei buruzko informazioa prestatzea zenbait formatutan, gainerako ikasleentzat eredu eta inspirazio izan dadin.
  • NUPen euskarazko jardueren zerrenda prestatu eta zabaltzea.
  • Tuterako campusean NUPeko partaidetza-jardueren eskaintzaren jakinarazpena indartzea.
  • Osasun Zientzien egoitzan NUPeko partaidetza-jardueren eskaintzaren jakinarazpena indartzea.
  • Jantokiko erretiluetako mahai-zapiak erabiltzea partaidetza- jarduerak zabaltzeko.
  • Ikasleen egoitzetan eta gazteak biltzeko beste zentro batzuetan partaidetza-jardueren berri ematea..

4. helburua. Partaidetzazko lanerako sistema bat sortzea ikasleen eta unibertsitatearen artean

Ekintzak

  • Kontsultarako edo ikasleen partaidetzarako metodologien erabilera sustatzea, NUPen kudeaketa modu gisa.
  • Liburutegi eta ikasgelategietan ikasleentzako guneak sortzea, partaidetzazko jarduerak sustatzeko.
  • Unibertsitate Komunitatearentzat «Hobetu zure Unibertsitatea» lehiaketa antolatzea urtero, NUPen funtzionamenduan hobekuntzak proposatzeko.