Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Por qué colaborar

Edificio departamentalZuretzat onuragarriak diren zazpi arrazoi

  1. NUPen babeslea izango zara hurrengo bi mailetako batean:
    • Ohorezko babeslea: Ohorezko babesle izango dira Nafarroako Unibertsitate Publikoari urtero, urte bakoitzeko lehenengo hiruhileko naturalean, 30.000 euroko edo kopuru horretatik gorako ekarpena egiten diotenak.
    • Unibertsitatearen babeslea: Unibertsitatearen babesle izango dira Nafarroako Unibertsitate Publikoari diru ekarpenak egiten dizkioten gizabanakoak edo erakundeak.
  2. Beren ekarpenen bidez NUPi laguntzen dioten babesleen erregistro publikoan agertuko zara, ez bada era anonimoan lagundu nahi duzula.
  3. Lege indardunek une bakoitzean ezarritako zerga-abantailak izango dituzu. Urteko lehen hiruhilekoan, aurreko ekitaldian egindako dohaintzaren ziurtagiria jasoko duzu, dagozkion zerga ondorioetarako.
  4. Urtero egingo den eta errektorea buru izango duen aitorpen ekitaldi publiko batean parte hartuko duzu.
  5. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erakunde ekitaldietara gonbit egingo dizute.
  6. Urteko txosten bat jasoko duzu, eta haren bidez egindako ekarpenak zertan erabili diren eta zein emaitza lortu diren jakingo duzu (urteko txostena).
  7. Gure unibertsitate komunitatearen jarduerak sorturiko prestakuntza programa, ikerketa-ekimen, berritasun eta intereseko berriei buruzko aldizkako informazioa jasoko duzu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzat onuragarriak diren zazpi arrazoi

  1. Goi mailako irakaskuntza, ikerketa, zabalpen eta proiekzio eta ezagutzaren transferentziaren esparruetan NUP Nafarroan giltzarri izango den erakunde gisa egonkortzea ahalbidetuko duzu.
  2. Egungo egoera ekonomikoan gizarte eta kultura programak erasan dituen egoera ekonomiko honetan gizarte erantzukizunerako konpromisoari eutsi ahal izango dio NUPek zuri esker.
  3. Ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, eta administrazio eta zerbitzuetako langileak kontuan hartuta erakundearekin lotura duten 10.000tik gora pertsonaren etorkizunari eta ongizateari lagunduko diozu.
  4. Baliabiderik gabeko ikasleek beren ikasketekin egoera duinean jarrai dezaten lagunduko duzu.
  5. Bere desgaitasuna zeinahi dela ere edozeinentzat irisgarria izango den Campus baten eraikuntza babestuko duzu.
  6. Zuri esker kultura jarduerak sustatzen jarraituko du.
  7. Unibertsitatearen ondare artistiko eta zientifiko-tekniko aberatsa mantentzen lagunduko duzu.

Gizartearentzat onuragarriak diren zazpi arrazoi

  1. Bere ingurunean inplikatutako unibertsitate publiko bat garatzen lagunduko duzu.
  2. Bere tituludunen bikaintasunerako onuragarria izango den kalitateko hezkuntza bat sustatuko duzu.
  3. Bere printzipioak prestakuntzan, ikerketa eta transferentzian, Nafarroaren garapenerako ezinbestekoak diren ezaugarrietan, oinarritzen dituen proiektu bat sustatuko duzu.
  4. Bere langile kopuruari dagokionez, Nafarroako enpresa handienetako bati lagunduko diozu.
  5. Gizabanakoen berdintasuna eta ikasketetara soilik merezimendu eta gaitasun irizpideen bidez sartzea sustatzen dituen erakunde baten lana ahalbidetuko duzu.
  6. Ezagutza etorkizuneko inbertsio hoberena izan dadin lagunduko duzu.
  7. Bere ingurumen, gizarte eta kultura ingurunerako iraunkorra den proiektu batean lagunduko duzu.

UNIBERTSITATE PROIEKZIORAKO ETA ERAKUNDE HARREMANETARAKO ERREKTORETZA
Errektoretza eraikina
Arrosadiko Campusa
Pamplona - Iruña 31006
Tel. 948 16 8462
Fax. 948 16 9005
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua