Hasiera > Babesletza > Zergatik kolaboratu? > Gure babesleak
Unibertsitateak esker ona adierazi nahi die Babesletza Planean jasotako xedeak betetzeko ahal izan dutena emanez gure unibertsitate-proiektuarekiko elkartasuna erakutsi duten pertsona eta erakunde guztiei. Haien eskuzabaltasunak onurak ekarri dizkie modu batean edo bestean laguntza behar zuten ikasleei batez ere; eskuzabaltasun horri esker irisgarritasun unibertsalaren helburuan hobera egin dugu; eta Unibertsitatearen eta gure ingurunearen kultura garapenerako interesgarriak diren aukerak zabaltzeko modua ematen digu ere bai.
2016. urteko balantzearen barruan daude, salbuespen gisa, 2015eko azken hilabeteetako datuak, zeinetan iritsi baitziren lehenengo dohaintzak, Unibertsitatearen Babesletza Plana hasi berritan. Jarraian, informazioa urte natural bakoitzari buruzkoa izango da.
Babesletza Planarekin bat etorriz, ekarpenak hiru xedetara zuzentzeko aukera zegoen: Proiektu sozialak (Matrikularako laguntzak eta jantokiko txartelak); Egokitze eta irisgarritasun proiektuak (Inbertsioak material teknologikoan); eta kultura-proiektuak. Xedea ez zehaztea eta Unibertsitatearen esku uztea erabakitzeko aukera dago.
2015ean jasotako laguntzak 2016. urteari dagokion ekitaldian bildu, eta honela banatu dira:
Unibertsitatearen Babesletza Erregistroan agertzeko adostasuna ematen duten pertsona edo erakundeak. Beren izena isilean geratzeko eskatu dutenen edo galdera horri erantzun ez diotenen izenak ez dira jaso.