Hasiera > Gaurko gaiak > Errektorea aukeratzeko 2023ko hauteskundeak > Hautagaia: Ramón Gonzalo García
1990. urtean hasi zen nire ibilbidea Unibertsitate honetako ikasle moduan, Ikasgelategia artean eraikitzen ari zirela, eta Campusa lur eta harriz beteriko landa zabala besterik ez zelarik. Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak aparteko saria eskuratuz amaitu nituen 1995.ean. Urte horretako urrian NUPeko Unibertsitate Eskolako Laguntzaile sartu nintzen, doktoretza ikasketak hasten nituen aldi berean. Ikasketa horiek 2000. urtean bukatu nituen, europar doktore aipamena lortuz. Denbora horretan 16 hilabeteko ikerketa egonaldia egin nuen Hezkuntza Ministerioak Nazioarteko Erakundeetarako emandako beka bati esker, Europako Espazio Agentziak (ESA) Holandan duen egoitzan.
Horren ondoren, nire ibilbide akademikoan hainbat ardura akademiko ezagutu nituen: Fakultateko Laguntzailea, lanaldi osoko Doktore Elkartua, 2003.ean Unibertsitateko Titular lanpostua eskuratu nuen, eta azkenik, 2010.ean Unibertsitateko Katedradun bilakatu nintzen.
Urte hauetan guztietan zehar kudeaketa akademikoan hainbat kargu izan ditut nire esku. ITIGET (ETSIIT) delakoan Zuzendariorde izan naiz (2006.etik 2008.era), Telekomunikazio Ingeniaritzako titulazio arduraduna, Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa Departamentuko Zuzendaria (2008.etik 2010.era), Ikerketa Errektoreordea (2015.etik 2019.ra), eta Errektorea 2019tik hona.
Halaber, sei urtez ITIGETeko Batzordeko kide izan naiz, Klaustroko kide hamar urtez, eta Ikerketa Batzordeko kide bost urtez. Horretaz gainera, Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza Graduko eta Telekomunikazio Ingeniaritza Masterreko memoriak lantzeko lantaldeetan partaide izan naiz. Masterreko Kalitate arduraduna izan naiz, bai eta Gradu horretako “Telekomunikazio Sistema” Aipameneko arduraduna ere. Irakasle izan naiz Telekomunikazio Ingeniaritzan, bai eta Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza Graduan eta Telekomunikazio Ingeniaritza Masterrean ere. 2010.ean nire irakaskuntza-ebaluazioan Bikaintasun kalifikazioa lortu nuen.
Ikerketa alorrean dudan esperientziari dagokionez, 50tik gora lehiaketa-proiektutan zuzendari edo partaide izan naiz, nola Europako Programek finantzaturikoetan, hala Ikerketa Plan Nazionaletan edo Nafarroako Gobernuaren I+G Programetan, haietako 24tan Ikerlari Nagusi izan bainaiz. Horren ondorioz, nazioartean indexaturiko aldizkaritan eta hainbat liburutako kapitulo zenbaitetan ehunetik gora artikuluren egilea naiz. Nazioarteko biltzarretan 200etik gora ekarpenen egile ere naiz, haien artean 35 gonbidatu gisa, eta biltzar nazionaletan ere 50 ekarpenen egile, haietarik 4 ponentzia gonbidatu gisa. 9 doktoretza-tesi gidatu ditut, haietarik 5 nazioarteko edo Europako aipamen lorturikoak. Horrez gain, nire jardunaren zati bat ezagutza enpresetara transferitzea izan da, non enpresa batzuekiko hamarretik gora I+G kontratutan zuzendari izan eta beste 15en batetan ikerlari izan bainaiz. Jarduera honen emaitza, 5 patenteren egilea naiz, haietako bat ustiapenean egon baitzen, eta oinarri teknologikoa duen enpresa bat sortu dut, ANTERAL, Crea EIBT 2010 delakoan enpresa proiektu onenaren saria lortu duena, Unibertsitatearen spin-offa, jardunean dena eta orain arte Unibertsitateko 11 egresatu kontratatu dituena.
ESAn egindako egonaldiaz gain, ikerlari gonbidatu gisa ikerketa egonaldiak egin ditut, hala nola Rutherford Appleton Laboratory-an (RAL) Erresuma Batuan, STARTIGER nazioarteko proiektuaren baitan, Research Center Karlsruhe (Forschungszentrum Karlsruhe / FZK) delakoan, Alemanian, bai eta Space Research on Netherlands-ean (SRON), Holandan.
Bi nazioarteko konferentzia eta nazional bat antolatu izan ditut, era berean nazioarteko hainbat workshop ere. Halaber, nazioarteko konferentzia zenbaitetan antolatzaile taldeetan partaide izan naiz. Nazioarteko hainbat aldizkaritan editore eta orraztaile jardun dut.
Segurtasunarekin eta Defentsarekin erlazionatutako hainbat Nazioarteko panelen delegatu nazionala izan naiz; Europako Batzordeko ebaluatzailea Espazio Arloan, FET programan, HORIZON-EIC-TRANSITION programan; ebaluatzailea Eurostarts-EUREKA Europako deialdietan, Espazio Eremuan eta FET programan Europako Batzordeko begiralea; Errumaniako Ikerketa Agentziaren (UEFISCDI) proiektu ebaluatzailea, ERA-PerMed deialdikoa, Akitaniako deialdietakoa, Madrilgo Komunitatekoa, ANEPekoa eta MINECOkoa.
Azkenik, nire ibilbide akademikoan zehar hainbat sari egokitu zaizkit, haien artean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikerketa saria, Zientzia Zehatzak, Biologikoak, Medikoak eta Teknologikoen alorrekoa, 2013. urteko ibilbide pertsonal osoari emanikoa; 2010.eko urteko Ingeniariaren saria, Errioxako Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoak emandakoa; Nafarroako Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak emandako 2022. urteko Ingeniariaren saria, lau sari nazioarteko konferentzietan lan onenarentzat; Europako Espazio Agentziaren sari bat, gailu berriak garatzeko egindako ekarpenengatik.