• ES
  • EU
  • EN

Biltzarrak

ESAren RN38 Kongresu Arteko Konferentzia: "Jasangarritasuna, lekuak eta justizia soziala: Europako landaguneetan ongizatea ahalbidetzen"

Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iruñea

Aurkezpena

Europako landaguneek harreman sozioespazialak birkonfiguratzeko prozesu etengabeari egin behar diote aurre. Badirudi zenbait prozesuk landaguneak arriskuan jartzen dituztela, maila desberdinetan: despopulazioa, jarduera ekonomikorik eza, ingurumenaren narriadura, zerbitzu lokalen itxiera, landaren eta hiriaren arteko arrakala, etab. Konferentzia honen helburua da aztertzea, batetik, landaguneen etorkizuna arriskuan jartzen ahal duten elementuetako batzuk, eta, bestetik, landa-populazioen ongizatea handitzearen bidez eremu horien garapen justu, iraunkor eta sozialki jasangarriari laguntzen ahal dioten beste batzuk.

Horrenbestez, konferentzia hau landa-eremuetako aldaketa sozialaren funtsezko prozesuei buruzko ikerketa teoriko eta enpirikoen topaleku bat da, landa-eremu horiek urrunekoak, periferikoak, tartekoak, hiri-periferiakoak edo hiri-ingurukoak izan. Lanek landaguneen eta haien jasangarritasunaren erronka zahar eta berriak nabarmentzen ahal dituzte, bai eta herrien arteko justizia soziala eta espaziala indartzeko aukera ematen duten prozesuak ere. Landaren eta hiriaren arteko dinamikak eta trukeak garrantzitsutzat jotzen dira Europako testuinguruan landa-eremuen ongizaterako erronkak eta aukerak ulertzeko.

Kongresuaren webgunea

Komunikazioak

Laburpenak 300 hitz izanen ditu gehienez, eta conf.RN38@gmail.com helbidera bidali behar duzu, honako hauek adierazita: izena, abizena, afiliazioa eta helbide elektronikoa.

Data garrantzitsuak:

Laburpenak bidaltzea: 2024ko urtarrilak 15
Onarpenak: 2024ko urtarrilak 18
Inskripzio: 2024ko urtarrilak 18 - otsailak 2
Programa argitaratzea: 2024ko urtarrilak 29

Onarpenaren ostean informazio gehiago jasoko duzu.

Izen-ematea

Irakasleak eta ikertzaileak: ESAko kideak: 30 euro. Kide ez direnak: 60 euro.

Ikasleak: ESAko kideak: 20 euro. Kide ez direnak: 40 euro.

Ikasleek ekitaldia antolatzen laguntzeko aukera izango dute, boluntario gisa.

Inskripzioa 2023ko abenduaren 27tik 2024ko urtarrilaren 25era egiten ahalko da, kongresuaren orrian eskuragarri egongo den formulario baten bidez.