• EU
  • ES

Euskara

Hasiera > Euskara > Iragarki Ohola

Iragarki Ohola

2025(e)ko martxoaren 31a

Euskaraldia

Nafarroako Unibertsitate Publikoak bat egin du euskararen erabilera soziala sustatzen duen Euskaraldiaren laugarren edizioarekin.

EUSKARALDIA, EUSKARAREN ERABILERA AKTIBATZEKO MUGIMENDU SOZIALA

Mugimendu honetako pertsona guztien helburua euskararen erabilera handitzea da. Ekimenaren muina euskara ulertzen duten pertsonen hizkuntza-ohiturak aldatuz euskara bultzatzea da.

Horretarako, 11 eguneko ariketa sozial masibo bat eginen da, Euskal Herri osoan sorturiko herri batzordeek antolatua.

NOIZ EGINEN DA ARIKETA?

Bi urtean behin egiten da. Aurtengoa laugarren edizioa izanen da, eta 2025eko maiatzaren 15etik 25era eginen da (11 egun).

ZER HELBURU DU?

Hizkuntza-ohiturak aldatzea euskaraz gehiago hitz egiteko eta inertziei aurre egitea hizkuntza aukeratzean.

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Euskara ulertzen duen edonork, betiere 16 urtetik gorakoa bada.