• EU
  • ES

Euskara

Hasiera > Euskara > Iragarki Ohola

Iragarki Ohola

Euskara ikastaroak: Euskarabidea. 2023/2024 ikasturteko 2. matrikula epea

Euskara ikastaroak administrazio publikoko langileentzat: AZL taldekoentzat eta irakasle-ikertzaileentzat


Ikusi ikastaroak eta egunak

Euskarabidean izena emateko epea: azaroaren 3tik 9ra bitarte


Ikastaro trinkoak:

20 egun, 120 ordu, 8:00-14:30 astelehenetik ostiralera. urtarrila, otsaila, martxoa, apirila eta maiatza.

Ahozko gaitasuna lantzeko ikastaroa C1 gainditua duten langileentzat: 

Urtarrilaren 10etik maiatzaren 8ra. 30 ordu. Asteazkenetan, 13: 00-15:00


IZENA EMATEKO URRATSAK:

Batetik, NUPeko eskaera, eta Euskarabideako eskaera bete eta hizkuntza.plangintza@unavarra.es helbide elektronikora bidali.

Eskaeretan ikastaroa egiteko ordu konpentsazioa eskatzen duzuen edo zuen denbora librean egingo duzuen zehaztu behar duzue. Ordu konpentsazioarekin egin behar baduzue, arduradunak bere sinadurarekin baimendu beharko dizue zuen parte hartzea ikastaroan.

AZL taldekoentzat: Ikastaro trinkoetarako baimen espezifikoa ere aurkeztu behar duzue.

Bestetik, Euskarabidearen webgunean eman behar duzue izena, hemen:  https://kudeaketa.euskarabidea.net azaroaren 3tik 9ra bitarte.


Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi hizkuntza.plangintza@unavarra.es helbide elektronikora.