• EU
  • ES

Euskara

Hasiera > Euskara > Iragarki Ohola

Iragarki Ohola

Euskara ikastaroak: Euskarabidea. 2022/2023 ikasturteko 1. matrikula epea

EUSKARA IKASTAROAK ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO LANGILEENTZAT: AZL TALDEKOENTZAT ETA IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT

Ikusi ikastaroak eta egunak

Euskarabidean izena emateko epea: maiatzaren 10etik 16ra bitarte


Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaritzatik jakinarazten dizuegu zein den Euskarabideak egiten duen euskara ikastaroen eskaintza:

Ikastaro trinkoak:

20 egun, 120 ordu, 8:00-14:30 astelehenetik ostiralera. Iraila, urria eta azaroa.

Ikastaro estentsiboak:

2 egunetako estentsiboak, 6 ordu astean + 2 orduko bakarlana. Irailaren 5etik ekainaren 1era.

4 egunetako estentsiboak, 8 ordu astean. Irailaren 5etik ekainaren 1era.

Autoikaskuntzako ikastaroak:

Tutoretzapeko autoikaskuntza mintza praktikarekin. Irailaren 5etik ekainaren 1era.

Autoikaskuntza librea tutore birtualaren laguntzarekin. Irailaren 5etik ekainaren 1era.

Erne AZL taldekoak bazarete, unibertsitatean baimena eskatu eta lortu behar baituzue Euskarabidean izena eman aurretik. Beraz, eskaerak ahalik eta lasterren aurkeztea gomendatzen dizuegu.


IZENA EMATEKO URRATSAK:

Batetik, NUPeko eskaera, eta Euskarabideako eskaera bete eta hizkuntza.plangintza@unavarra.es helbide elektronikora bidali.

Eskaeretan ikastaroa egiteko ordu konpentsazioa eskatzen duzuen edo zuen denbora librean egingo duzuen zehaztu behar duzue. Ordu konpentsazioarekin egin behar baduzue, arduradunak bere sinadurarekin baimendu beharko dizue zuen parte hartzea ikastaroan.


AZL taldekoentzat: Ikastaro trinkoak egiteko asmoa izanez gero, ikastaro trinkoetarako baimen espezifikoa ere aurkeztu behar duzue.

Bestetik, Euskarabidearen webgunean eman behar duzue izena, hemen:  https://kudeaketa.euskarabidea.net maiatzaren 10etik 16ra arte.


Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi hizkuntza.plangintza@unavarra.es helbide elektronikora.