• EU
  • ES

Euskara

Hasiera > Euskara > Iragarki Ohola

Iragarki Ohola

2021(e)ko abuztuaren 23a

Euskara ikastaro digitala administrazio eta zerbitzuetako langile euskaldunentzat

Ikastaroa digitala izanen da.

15 bat saio izanen dira, eta hauxe izanen du dinamika: bideo bat grabatua dago, 20 bat minutukoa, gai jakin bati buruzkoa, NireIkasgelategian zintzilik.

Apuntatzen denak prestakuntza-pildora horiek ikusi eta ikasi, haiei loturiko ariketaren bat egin, eta zalantzak galdetuko ditu.

Gauzak erraztearren, bakoitzak komeni zaion momentuan ikusiko du bideoa eta eginen ditu ariketak (nork bere denboratik, edo lantokian berean, ahal badu). Kalkulatu dugunez, astean 2 ordu edo behar duzue ikastaroaren segimendua egiteko.

Halako 11 saio izanen dira, eta, haietaz gainera, 4 saio sinkrono ere bai, Zoom bidezkoak.

Irakaslea Fernando Rey izanen da, Euskararako Atal Teknikoko burua.

Norentzat: AZL euskaldunentzat (C1 edo hurbilekoa izan beharra dago ikastaroa egiteko). 25 lagunentzat izanen da ikastaroa.

Noiz eta nola eman izena: orain hasita irailaren 15a arte, Zerbitzuen Atarian (Langilearen Ataria, Prestakuntza, Ikastaro Eskaera).

Ikastaroa noiz: urriaren 1etik abenduaren 17ra (gutxi gorabehera).

Ziurtagiria: ikastaroa egin izanaren ziurtagiria emanen da aprobetxamendua ziurtatuz gero.