Hasiera > Nafarroako Doktoretza Eskola - NADOE > Doktoretza programak > Programak > Ingeniaritza eta Arkitektura > Doktoretza Nekazaritzako Elikagaien Produkziorako eta Kalitaterako Sistema Efizienteetan
(CAMPUS IBERUSEKO PROGRAMAREN WEBGUNERAKO ESTEKA)
Nekazaritzako Elikagaien Ekoizpenerako eta Kalitaterako Sistema Efizienteetako Doktoretza Programaren helburua da jakintza zientifikoa eta teknikoa sortzea nekazaritzako elikagaien sistema lehiakorrak, efizienteak eta jasangarriak ezartzen laguntzeko, bai gizarterako eta bai ingurumenerako.
Zaragozako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Errioxako Unibertsitatea eta Lleidako Unibertsitatea dira unibertsitatearteko programa honetan parte hartzen dutenak. Lleidako Unibertsitatea da koordinatzailea. Lau unibertsitate hauetako edozeinetan matrikulatzeko aukera dute ikasleek.
CNekazaritzako Elikagaien Ekoizpenerako eta Kalitaterako Sistema Efizienteetako Doktoretza Programaren Batzorde Akademikoaren kideak
Errioxako Unibertsitatea
Lleidako Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Nekazaritzako elikagaien hiru esparru handien inguruan antolatzen da doktoretza programa hau, lehenbiziko ekoizpenetik hasi eta eraldakuntzaraino: Landare Ekoizpena, Animalia Ekoizpena eta Elikagaien Zientzia eta Teknologia. Denak intentsifikazio jasangarriaren ikuspegitik hartzen dira, eta diziplina arteko edo askotariko jarduerak indartzeko asmoarekin. Zortzi ikerketa taldek garatzen dituzte hemen jarraian dauden ikerketa lerroak, eta talde horietan Campus Iberuseko lau unibertsitateetako eta laguntza ematen duten lau ikerketa erakundetako 90 doktorek baino gehiagok hartzen dute parte.
LE.1 Errendimenduaren eta kalitatearen oinarri molekularrak, genetikoak eta fisiologikoak
LE.2 Lurzoruak, ura eta ingurumena
LE.3 Ekoizpenaren eta kalitatearen sistemak eta kudeaketa
AE 1 Nutrizioa eta elikadura
AE.2 Ekoizpenaren eta kalitatearen sistemak eta kudeaketa
EZT 1 Produktuen eta prozesuen hobekuntza, optimizazioa eta garapena
EZT 2 Elikagaien segurtasuna eta kalitatea
EZT 3 Ekoizpenaren eta kalitatearen sistemak eta kudeaketa
Hona hemen jarraian zein diren programaren ikerketa lerro bakoitzarekin lotura duten ikertzaileak
DOKTORETZA PROGRAMAREN KALITATEA ETA SINESTAMENDUAK
Doktoretza Programaren memoria
Erregistroa eta argitalpen ofizialak