Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Instalazioak

NADOEren instalazioak

Nafarroako Doktoretza Eskola (NADOE) Arrosadiko campuseko Sario eraikinean dago. Doktoretzaren gidaritza- eta kudeaketa-lanak egiteko lekuez gainera, erabilera anitzeko bi gela ditu NADOEk. Hor, prestakuntza-jarduerak egiten dira, eta tesia defendatzeko gela gisa ere erabiltzen da horietako bat.

Prestakuntza-gela

  • 38 laguneko aforoa du, eta megafonia-instalazioa eta ordenagailuaren seinalea igortzeko proiektorea.
  • 1. irudia - 2. irudia

Prestakuntza-gela – Tesia defendatzeko gela

  • 30 laguneko aforoa du, eta megafonia--instalazioa eta 75”-ko monitorea ordenagailuaren seinalea bistaratzeko. Lehendakaritza-mahaian, gainera, badira 2 monitore, proiektatutako seinalea ikus dezaten hizlariak eta epaimahaikideek.
  • 1. irudia - 2. irudia - 3. irudia

Erreserbak:

Gela horiek ez ditu NADOEk bakarrik erabiltzen; Unibertsitateko komunitateko kideek ere eskatzen ahal dituzte prestakuntza-jarduerak antolatzeko. Erreserba egiteko, mezu bat bidali behar da helbide elektroniko honetara: escuela.doctorado@unavarra.es

edo 948 16 7965 eta  6006 telefono zenbakietara deitu