Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Bailabide interesgarriak

Estekak web interesgarrietara eta sarbide libreko aplikazio informatikoetara Geologiari eta Lurraren zientziei buruzko prestakuntza- eta dibulgazio-eskaintza zabaltzeko, besteak beste bisore kartografikoetara.

IDENA bisorea (Datu Espazialen Nafarroako Azpiegitura), Nafarroako Gobernuarena
Ezinbesteko tresna. Geruza kartografikoen katalogo zabala du. Aukera ematen du hondoko zenbait irudi aurreikusteko, geruzak, irudiak eta edukiak deskargatzeko,fitxategiak eta ibilbideak kargatzeko, distantziak eta desnibelak neurtu eta kalkulatzeko eta abar.

IBERPIX bisorea, Institutu Geografiko Nazionalarena
Espainia osoko informazio tematikoa ematen du. IDENA bisorearen antzeko funtzionaltasunak ditu.

IGME bisorea, CSIC Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuarena
Informazio geologiko pila bat ematen du hainbat erreferentzia-geruzaren bidez. Kurtsorearen koordenatuak ere bistaratzen ditu, bai koordenatu geografikoak (luzera eta latitude sexagesimalak), bai UMTa. Aurreko bisoreen antzeko funtzioak ditu.

Institutu Geografiko Nazionalaren Espainiako Atlas Nazionala
Informazio iturria. Espainiako mapa tematiko ugari eta deskribapen interesgarriak ditu, ez bakarrik geografiari eta kartografiari buruzkoak baita ingurune naturalari, historiari, biztanleriari eta abarri buruzkoak ere.

ONEGEOLOGY bisorea, British Geological Survey erakundearena
Lur planeta osoko geologiaren informazio kartografikoa ematen duen bisore geologikoa.
Sartu ONEGEOLOGY bisorean.

EGDI Map Viewer, EuroGeoSurveys 'European Geological Data Infrastructure erakundearena
Bisore kartografikoa. Europako informazio geologikoa biltzen du.

CSIC Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutua
Informazio geozientifikoa bilatzeko erreferente nazionala. Datu-base kartografiko, kartoteka, argitalpen eta bestelako baliabide interesgarri asko ditu.

Lurraren Zientzien Irakaskuntzarako Espainiako Elkartea (AEPECT)
Informazio-iturria. Artikulu geologikoak eta diziplina irakasteko ikuspegia ditu. Argitaratuak dauden aldizkari zenbakiak ikusten eta deskargatzen ahal dira.

Nafarroako Gobernuaren informazio klimatologikoa
Nafarroako datuak, estatistikak, mapa klimatikoak, estazio meteorologikoen fitxa klimatikoak, etab.

Nafarroako Gobernuaren kartografia salgai eta deskargatzeko moduan
Mapa kartografikoak eta ortofotomapak aukera ugarirekin. Erraz eta eroso deskargatzen eta bistaratzen dira mapak.