Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Aurkezpena

Egilea

Francisco SanzFran Sanz Morales geologo nafarra da. NUPeko irakasle elkartu gisa ari da lanean orain, eta Geologia eta Lurraren zientziak irakasten eta dibulgatzen aritu da Nafarroako zenbait erakunde eta prestakuntza-zentrotan hamabost urtean baino gehiagoan. Urte horietan guztietan, irakasle lana eta geologoaren alde profesionala uztartu ditu, honako arlo hauetan batik bat: ingeniaritza geologikoa, kalitate kontrola, eta kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistemen ezarpena. Gaur egun, hezkuntzan ari da gehienbat, bai eta ondare naturalaren dibulgazioan eta ingurumenarekiko sentsibilizazioan ere.

Egilearen profil xehea

Zer dela-eta geologiari buruzko webgune bat?

Ondare geologikoari eta geodibertsitateari balioa eman behar zaie Nafarroan, bai maila lokalean, bai eskualdekoan, bai nazionalean, interes geologikoko leku asko dituen lurraldea baita. Orain arte NUPen eta Nafarroako beste erakunde publiko eta pribatuetan egin diren jarduera kulturalek agerian utzi dute gero eta interes handiagoa duela diziplina horretan jendeak.

Ondare geologikoa, Nafarroako ondare naturalaren funtsezko alderdia, lehentasunezko baliabidea da lurraldearen kudeaketarako, ingurumenaren babeserako eta harekiko sentsibilizaziorako eta gure ingurune hurbila hobeki ezagutzeko. Era berean, ondare geologikoa ezagutzea eta irizpide sendoa edukitzea beharrezkoa da ondarearen balioa eta garrantzia ulertzeko.

Fran Sanz Moralesek ongi ezagutzen duenez gaia eta eskarmentu handia duenez irakasle eta dibulgatzaile gisa, badaki zaila dela diziplina horretan espezializatuak ez daudenentzat geologiaren bidez paisaia interpretatzea. Atal honekin, geologiaren aurrerabidea bultzatu nahi dugu, zeinak lotura estua baitu beste diziplina batzuekin, hala nola edafologiarekin, klimatologiarekin eta geografiarekin.