Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

NUP-EKO “UNIBERTSITATE OSASUNGARRIA” PROGRAMAREN 4 BEKA

Zabalik da “Unibertsitate Osasungarria” programaren 4 beka eskatzeko epea.

 

Epea: 2025eko maiatzaren 21era arte.

 

HELBURUA

Unibertsitate Osasungarrirako Programa (3 beka)
Ikasleek zenbait jardueratan lagunduko dute, zeinen helburu komuna izanen baita Unibertsitateko komunitateko kideek beren eguneroko bizitzaren esparru desberdinetan lehen aukera gisa jardunbide osasungarriak hautatzea.

Aurten, beken helburua ikasleen artean ariketa fisikoa eta kirol jarduerak sustatzea izanen da, eta, horrez gain, NUP unibertsitatearen sustapena egitea nazioarteko bi kirol ekitalditan: Mixed Ability Errugbiko Nazioarteko 4. Txapelketa eta 18 urtetik beherako emakumezkoen Europako Softbol Txapelketa, zeinak 2025eko ekainaren 23tik 27ra eta uztailaren 21etik 26ra izanen baitira hurrenez hurren. Horretarako, jarduera hauek eginen dira:

• Sare sozialetan ikasleei zuzendutako edukiak sortzen eta diseinatzen laguntzea, haien artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko.
• Ikasleen artean kirol inklusiboa sustatzea.
• Aipatutako bi ekitaldietan NUP ordezkatzea, eta boluntario talde bat gidatzea ekitaldietara joaten direnen artean unibertsitatea sustatzeko. 

2025eko ekainean, uztailean, irailean eta urrian beteko dira zereginak.

NUPen Ondare Artistikoa Zaintzeko Programa (1 beka)
Bekadunak zenbait jardueratan lagunduko du, zeinen helburu komuna izanen baita ikasle guztiak NUPeko ondare artistikoa zaindu beharraz kontzientziatzea, eta, horretarako, sare sozialetarako edukiak, zabalkunderako materiala eta abar sortu eta diseinatuko ditu.

2025eko irailetik abendura eginen dira lanak.

 

HARTZAILEAK ETA BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • 2024-2025 ikasturteko 2. seihilekoan Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa ofizialetan (gradua edo graduondoa) matrikulatuak dauden eta 2025-2026 ikasturteko 1. seihilekoan hala jarraitzen duten ikasleak.
  • Komunikatzeko eta pertsonak nahiz taldeak dinamizatzeko trebetasuna izatea.
  • Ariketa fisikoaren edo kirol jardueraren praktikarekin zerikusia izatea.
  • Goizez aritu ahal izatea Arrosadiko campusean programako jarduerak egiten.

 

ZENBATEKOA

Hilean 250 €

 

ESKAERAK

Eskaerak Unibertsitatearen egoitza elektronikoan dagoen erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, eta Kulturako eta Kiroletako Unitateari zuzenduko zaizkio..

 

DOKUMENTAZIOA

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko eskaera-inprimakia.
  • Curriculuma, merezimenduak barne, jatorrizko agirien edo kopia erkatuen bidez egiaztatuak. 
  • Bekarekiko interesa eta motibazioa azaltzeko gutuna.

Curriculuma baloratuko da, eta, gero, aurrez aurreko elkarrizketa bat eginen da.

 

DEIALDIA EGITEN DUEN ORGANISMOA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa.


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua