Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

NUP-ek bost domina lortu ditu, horietatik bi urrezkoak, Espainiako Judoko Unibertsitate Txapelketetan

Hirurogei unibertsitatek parte hartu dute txapelketan, eta Nafarroako erakunde akademikoa txapeldunordea izan da taldeka

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bost domina (bi urrezkoak) lortu ditu Europar Unibertsitateak antolatuta apirilaren 10ean eta 11n Villaviciosa de Odónen (Madril) egin ziren Espainiako Judoko Unibertsitate Txapelketetan.  Nafarroako erakunde akademikoa bigarren sailkatu da taldeka, Murtziako Unibertsitate Katolikoak (UCAM), txapelketa irabazi duen unibertsitateak, baino puntu bat gutxiagorekin. Osotara hirurogei unibertsitatek parte hartu dute.

Urrezko domina bana lortu dituzte Asier Murillo Martínez de Lizarrondo Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduko ikasleak -60 kg-ko kategorian eta Daniel Cervantes García titulazio bereko ikasleak -66 kg-ko kategorian. Bestalde, Aritz Lavado Reta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko ikasleak zilarrezko domina lortu du -100 kg-ko kategorian.

Gainera, NUPeko taldeak beste bi domina gehiago lortu ditu, kasu honetan brontzezkoak, Marta Beorlegui Osés Erizaintzako graduko ikaslearen eskutik -52 kg-ko kategorian eta María Amparo Ramos Ballester Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterreko ikaslearen eskutik -63 kg-ko kategorian.

Zazpi ikaslek osatu dute NUPeko ordezkaritza. Aipatutako lagunekin batera, Adrián Calalb Zuzenbideko Graduko ikasleak eta Gorka Gracia Garijo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko ikasleak ere parte hartu dute.


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua