Nafarroako Cintruénigoko ikasleek osatutako taldeak 4-6 irabazi zion Nafarroako Unibertsitateari
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) gizonezkoen areto futboleko Nafarroako Unibertsitate Txapelketa irabazi du Nafarroako Unibertsitateari 4-6 gailendu baitzitzaion joan den martxoaren 31n erakunde horretako Kiroldegian jokatutako partida batean.
NUPeko taldea Cintruénigoko ikasleez osatuta zegoen, eta norgehiagoka estuaren irabazlea izan zen. Bigarren zatian markagailuko aldea handitu zen. Erakunde publikoko taldeak jada irabazi zuen NUPen Udazkeneko XXXVI. Torneoa, zeina 2024-2025 ikasturtean egin baitzen.
Honako hauek osatu zuten talde txapelduna: Álvaro Arévalo Hornillos eta Víctor Martínez Becker (biak Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradukoak), Gorka Azagra Larraondo (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua), Pablo Bienzobas Lozano, Ibai Lacarra Prieto, Alejandro Martínez Poyales eta Héctor Trincado Jiménez (denak Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradukoak), César García Martínez (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradukoa), Jesús León Ayensa (Ekonomiako Gradukoa), Óscar Marín Igea (Ingeniaritza Mekanikoko Gradukoa) eta Álvaro Martínez Mena (Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako eta Historiako eta Memoriako Unibertsitate Master bikoitza).
Norgehiagokan izan ziren bi unibertsitateetako ordezkari instituzionalak eta Juan Tomás Apecechea Aizpuru Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirol Entitateen eta Errendimenduaren Ataleko burua, eta azken horrek eman zion garaikurra talde txapeldunari.