Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

NUP-EKO “UNIBERTSITATE OSASUNGARRIA” PROGRAMAREN 4 BEKA

Zabalik da “Unibertsitate Osasungarria” programaren 4 beka eskatzeko epea.

Epea: 2024ko maiatzaren 15era arte.

 

HELBURUA

Unibertsitateko komunitateko kideek jardueretan parte hartzeko aukera izanen dute 2024ko irailetik abendura bitartean. 

Beken helburua honako hau izanen da: ikasleen artean ariketa fisikoa eta kirol jarduerak sustatzea, sare sozialetarako edukiak sortuz eta diseinatuz eta kirol inklusiboa sustatuz. 

Parte-hartzea: hilean 20 bat ordu.

 

HARTZAILEAK ETA BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • 2023-2024 ikasturteko 2. seihilekoan Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa ofizialetan (gradua edo graduondoa) matrikulatuak dauden eta 2024-2025 ikasturteko 1. seihilekoan hala jarraitzen duten ikasleak.
  • Komunikatzeko eta pertsonak nahiz taldeak dinamizatzeko trebetasuna izatea.
  • Ariketa fisikoaren edo kirol jardueraren praktikarekin zerikusia izatea.
  • Goizez aritu ahal izatea Arrosadiko campusean programako jarduerak egiten.

 

ZENBATEKOA

Hilean 250 €

 

ESKAERAK

Eskaerak Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, Kulturako eta Kiroletako Unitateari zuzenduak.

 

DOKUMENTAZIOA

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko eskaera-inprimakia.
  • Curriculuma, merezimenduak barne, jatorrizko agirien edo kopia erkatuen bidez egiaztatuak. 
  • Bekarekiko interesa eta motibazioa azaltzeko gutuna.

Curriculuma baloratuko da, eta, gero, aurrez aurreko elkarrizketa bat eginen da.

 

DEIALDIA EGITEN DUEN ORGANISMOA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

 


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua