Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

NUP-ek bi lehen postu eta bi bigarren postu lortu ditu euskal pilotako “Zabalki” txapelketan

Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko lehiaketa horretan 9 unibertsitatetako 107 pilotarik parte hartu zuten, horietatik 17 NUPekoak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bi lehenbiziko postu eta beste hainbeste bigarren postu lortu ditu (hiru gizonezkoetan eta bat emakumezkoetan) Euskal Pilotako Zabalki Txapelketan, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gasteizen antolatuta. Txapelketan osotara bederatzi unibertsitatetako 107 pilotarik parte hartu zuten, horietatik 17 NUPekoak (11 gizon eta 6 emakume). 

Lehiaketa-modalitate hauek jokatu ziren (guztiak gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan): eskuz binaka eta banaka, larru-paleta, goma-paleta, paleta argentinarra, frontballa, frontenisa eta zesta-punta. Aurten 28. edizioa izan duen txapelketa horren helburua kirolaren bidez estatuen arteko mugaren bi aldeetako hezkuntza-erakundeetako ikasleak elkartu daitezela bultzatzea da. 

Estudiantes de la UPNA, antes de partir al torneo.Argazkia: NUPeko ikasleak, txapelketara abiatu aurretik.

NUPeko ikasle hauek sailkatu dira lehen postuetan: Maider Ardanaz Dufurrek lehenbiziko postua lortu du goma-paletan (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua); Jon Lacabe Martínezek eta Beñat Villanueva Martínezek lehenbiziko postua eskuz binakakoan (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua); Xhoe Lazcoz Martínezek bigarren postua eskuz banakakoan (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua); eta, azkenik, Daniel Gil Olsenek eta Julen Mendizábal Palaciosek bigarren postua larru-paletan (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Gradua eta Datuen Zientziako Gradua, hurrenez hurren).

Unibertsitate hauek izan dira parte-hartzaileak: Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea, Bordeleko Unibertsitatea, Tolosako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea (antolatzailea).

Parte hartu duten NUP-eko ikasleak

Lehen postuetan sailkatutako ikasle horietaz gain, NUPeko honako ikasle hauek parte hartu zuten txapelketan: emakumezkoen modalitatean, Izaro Arbizu Lapieza (Ingeniaritza Biomedikoa), Leyre Artazcoz Villanueva (Lehen Hezkuntzako Irakasletza), Irati Purroy Reta (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza), Haizea Salanueva Beldarrain (Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Masterra) eta Olaia Sarasíbar Toral (Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitza).

Gizonezkoen modalitatean, berriz, honako hauek parte hartu zuten: Juan Cantón Cadarso (Lehen Hezkuntzako Irakasletza), Iker Ibarra Ortega (Lehen Hezkuntzako Irakasletza), Juan Indurain Díaz (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza), Miguel Iraburu Jamar (Industria Teknologien Ingeniaritza), Sergio Mendaza Baquedano (Industria Teknologien Ingeniaritza) eta Aimar Prim Aguerrebere (Lehen Hezkuntzako Irakasletza).


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua