Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

Iruñea 2030 - Raid META 2030 Ekitaldia

Ginkana gisako jarduera, turismoa, abentura, estrategia eta kirola uztartzen dituena.

TOKIAK:

300
100 talde misto, bakoitza 3 lagunekoa (haietako bat gutxienez Nafarroako unibertsitateren batekoa izan behar da).

Jokoan egin beharreko distantzia gutxi gorabehera: 8 eta 15 km artean.

PROGRAMA:

08:15 - Parte-hartzaileei harrera egiteko gunea irekiko da. Parte-hartzaile guztiek igaro behar dute hortik briefinga egin aurretik.
09:00 -  Briefinga, probaren arauen azalpena eta galderak.
09:20 - Taldeei mapa guztiak eta ibilbide liburua entregatuko zaizkie estrategia prestatzeko.
09:30 - RAIDaren hasiera.
13:30 - RAIDaren amaiera.
13:45 - Sari banaketa eta otamena.

IZENA NOLA EMAN:

Iruñeko Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (010 telefono zenbakia)

IZENA EMATEKO EPEA:

2023/10/24 - 2023/11/16

PREZIOA:

Doakoa da, eta izena eman behar da aldez aurretik


NORENTZAT:

Unibertsitateko komunitateko kide guztientzat, 16 urtetik gorakoak badira.

Non izanen den: 

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa (NUP) - Proba hasteko elkargunea: NUPeko ikasgelategia.Jokoa non gauzatuko den: korridore unibertsitarioa eta inguruko eremuak.


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua