Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

2023(e)ko maiatzaren 8a

2023ko ekaineko kirol jarduerak

Jarduera hauek Nafarroako Unibertsitate Publikoko komunitateko kideei zuzentzen zaizkie (ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta AZLak), baita Unibertsitatearen Adiskide eta Ikasle Ohien A3U programako kideei ere.

Jarduerak hasteko eguna:

  • Astelehen eta asteazkenetako jarduerak: 2023ko ekainaren 5a.
  • Astearte eta ostegunetako jarduerak: 2023ko ekainaren 6a.


Jardueren egutegia

 

Inskripzio epeak

  • Unibertsitateko komunitatea (ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta AZLak) eta A3U programako kideak: 2023ko maiatzaren 10eko 09:00etatik aurrera.
  • Unibertsitatetik kanpokoak: Unibertsitatetik kanpokoek izena emateko modua izanen dute, postu hutsik gelditzen bada, 2023ko maiatzaren 22ko 09:00etatik aurrera.
  • Izena emateko epea maiatzaren 29an bukatuko da.

Nola eman izena eta nola ordaindu

Unibertsitateko komunitatea

Unibertsitateko komunitateko kide ez direnak

Jarduera Egunak Ordutegia Gunea Monitorea Postuak
Aerobika Astelehen eta
asteazkenetan
20:00-21:00 Erabilera
anitzeko gela
Ion Albes 14
Pilatesa (tarteko
maila)
Astearte eta
ostegunetan
15:10-16:10 3. aretoa   Peru Esteban Betea
Pilatesa Astearte eta
ostegunetan
20:00-21:00 3. aretoa  Peru Esteban Betea
TRX Astearte eta
ostegunetan
19:00-20:00 Erabilera
anitzeko gela
Peru Esteban Betea
Zunba Astelehen eta
asteazkenetan
14:30-15:30 1. aretoa Ana Herranz 5
Zunba Astelehen eta
asteazkenetan
20:00-21:00 1. aretoa Aillén Astrain 15

Urteko/Udaberriko abonuarekin (kirol txartela)

Abonurik (kirol txartelik) gabe

 

NUPeko
ikasleak

Unibertsitateko
gainerako
kideak eta
parekatuak

Ikasle Ohien
eta Adiskideen A3U Programako kideak eta hitzartuak

 

Kanpokoak
*

NUPeko
ikasleak

Unibertsitateko
gainerako
kideak eta
parekatuak

Ikasle Ohien
eta Adiskideen A3U Programako kideak eta hitzartuak

Kanpokoak *

Jarduerak (8 ordu)

3,87 €

8,10 €

8,32 €

15,49 €

16,19 €

16,32 €

42,24 €

 

 

 









 

 


 

 

 

*NUPekoa ez den jendeari ikastaroetara sartzeko aukera ematen zaionean.

Parekatuak hauek dira: Unibertsitate-Gizarte Fundazioko langileak, G9ak Iruñean kontratatutako langileak, Gizarte Kontseiluaren kideak eta hitzarmen batzuetan sartzen diren ikertzaileak.

% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak salbuetsita daude instalazioen eta kirol jardueren prezio publikoak ordaintzetik.

Kirol jardueretako deskontuak edukitzeko, aldez aurretik, Urteko Kirol Txartela  (UKT) edo Udaberriko Kirol Txartela (UBKT) izan behar da.

Inskripzioaren zenbatekoa ordaintzen bada ere, horrek ez du esan nahi ikaslea onartua izan denik, interesdunak Kiroletako Unitateak eskatutako baldintzak bete behar baititu onartua izateko.

Jarduera hauetan izena emateko, 17 urte behar dira gutxienez.


Baldintza orokorrak

Postuak

Jarduera aurrera eramateko, 10 lagunek eman behar dute izena gutxienez.

Diru-itzulketak
Ez da itzulketarik ez talde aldaketarik eginen Kiroletako Unitateari ez dagozkion arrazoiengatik.


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua