Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

NUPek Ciudadela kirol eta kultur elkarteari zazpiko futbolerako belar artifizialeko zelaia utzi dio

Bi entitateek horretarako lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Ciudadela kirol eta kultur elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute; haren bidez, unibertsitateak elkarteari zazpiko futbolerako belar artifizialeko zelaia utziko dio, bertan kirol jarduerak egin ditzan. Akordioa duela gutxi sinatu zuen Begoña Pérez Eransus Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordeak eta Héctor Fernández Odín Ciudadela kirol eta kultur elkarteko presidenteak. 

Ciudadela kirol eta kultur elkartea irabazi-asmorik gabeko entitate bat da, ikastetxe publiko eta guraso elkarteek osatutakoa, eta helburu du eskolaz kanpoko eta curriculumetik kanpoko jarduerak antolatu eta herritar guztientzat eskuragarri jartzea, betiere bere burua hezkuntza publikoaren kalitatean inplikatuz. Hezkuntzaren, kirolen, kulturaren, teknologiaren, artearen arloko eta arlo sozialeko jarduerak egiteaz gain, Haurren eta Nerabeen Sareko partaide da eta prestakuntza eta laguntza ematen die familiei. 

zoom Convenio ciudadela

Hitzarmena sinatzera bertaratutakoak. Ezkerretik eskuinera: Julen Sesma, Ciudadela kirol eta kultur elkarteko kudeatzailea; Begoña Pérez Eransus, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea; Héctor Fernández, Ciudadela kirol eta kultur elkarteko presidentea; eta Martín Gil, NUPeko kirol teknikaria..

Horretaz gainera, NUPen helburuen artean daude ezagutzaren aplikazioa sustatzea bereziki Nafarroako gizartearen eta bere herritarren aurrerabidean eta ongizatean, baita pertsonaren garapen osoa sustatzea ere. Zehazki, bertako Unibertsitate Proiekzioko errektoreordeak une honetan eutsi egiten dio kohesio soziala eta berdintasunean oinarritutako elkarbizitza hobetzen laguntzen duten erronka sozialei erantzuna emateko konpromisoari. 


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua