Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

2024(e)ko irailaren 26a

NUP-en eta Oberenaren arteko lankidetza-hitzarmena

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Oberena klubak hitzarmen bat sinatu dute. Hari esker, Oberenako bazkideek Unibertsitateko tenis pistak erabiltzen ahalko dituzte, eta, era berean, Oberenak padel pistak doan erabiltzeko aukera emanen die NUPeko kirol abonua dutenei, jarraian adieraziko ditugun egun eta orduetan.

Norentzat da?

NUPeko kirol instalazioetako abonudunentzat, betiere seihilekoko edo urteko abonua indarrean badute.

Egunak eta orduak

  • Astelehenetik ostiralera, 07:30etik 17:00etara
  • Larunbatetan eta igandetan, 09:00etatik 21:00etara

Noiz

2024ko urriaren 1etik 2025ko maiatzaren 31ra.

Nola eman alta?

Lehenbizi, interesdunak bere burua NUPeko webguneko kiroletako atarian identifikatu behar du, eta bere datu pertsonalak Oberenari komunikatzeko baimena eman, hemen klikatuta:"comunicar mis datos personales al Club Oberena"

Gero, interesa duen abonudunak mezu bat bidali beharko du helbide honetara, esanez bere datuak Oberena klubari lagatzeko baimena eman duela: deportes@unavarra.es. Hori hala dela egiaztatu ondoren, Kulturako eta Kiroletako Unitateak Oberenari bidaliko dizkio datuak.

Joan den ikasturtean baimena eman bazuten, aski izanen da Oberenako padel pistak erabili nahi dituztela jakinaraztea helbide elektroniko honetan: deportes@unavarra.es.

NUPek, hilaren 15ean eta 30ean, interesa adierazi eta datuak lagatzeko oniritzia eman duten interesdunen zerrenda bidaliko dio Oberenari.

Oberenak NUPeko abonudunaren alta tramitatu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dio, eta bertan azalduko dio nola sartzen ahal den Oberenaren aplikaziora erreserba egiteko. 

NUPeko abonuduna Oberenara sartzen den lehenbiziko egunean, komeni da erreserbaren ordua baino lehentxeago joatea, bulegoetan txartelari alta eman diezaioten edo aurpegi errekonozimenduaren bidezko sarbidea aktibatu dezaten.

 

 


KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua