Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Kirolak

Hasiera > Kirolak > Azken ordua

Azken ordua

Arnasketa tailerra

Sanskritoko pranayama hitzak bi osagai ditu: prana (arnasketa, bizi-energia) eta ayama (hedapena, luzapena); beraz, pranaren hedapen eta kontrol gisara itzul dezakegu.
Frogatua dago lotura estua dagoela arnasketaren eta emozioen artean. Estres edo antsietate handia dugunean, azkarrago hartzen dugu arnas, arnasaldi laburragoak eginez.
Lasai eta bare gaudenean, ordea, arnasketaren erritmoa motelagoa eta erlaxatuagoa izaten da.
Gure egunerokoaren erritmo bizia eta jarrera txarrak direla-eta, azkarregi hartzen dugu arnasa, oso modu axalekoan, eta ez diegu behar adina oxigeno ematen zelulei. Prana mailek behera egiten dute, eta energia blokeatu egiten da; horrek ondoez fisiko eta mentala eragiten du.
Asanak praktikatuz eta pranayama eginez, posible da energia-aldaketak desblokeatzea, gure emozioak aldatu eta kontrolatzea eta gure osasuna hobetzea.
Lantegi honetan pranayamako zenbait teknika ikasiko dituzu, zure gorputza eta gogoa sendatzen, bizkortzen eta berriz kargatzen lagunduko dizutenak. Gainera, arnasketaren anatomiari buruzko zenbait nozio ikasiko dituzu, fisikaren eta energiaren ikuspuntutik.

  • Eguna: apirilak 14, larunbata
  • Ordutegia:10:00etatik 12:30era, kiroldegiko 3. aretoan (tatamia)
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Monitorea: Gabriella de Rinaldis
  • 7 laguneko taldea gutxienez (15 gehienez)
  • Inskripzioa

KULTURAKO ETA KIROLETAKO UNITATEA
Arrosadiko campusa
Sekuoia eraikina
31006 Iruñea
Tel. +34 948 169750 | 168483
Fax. +34 948 168487
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua