Izena emateko epea: maiatzaren 5eko 14:00ak arte
Jolas-, hezkuntza- eta kirol-jarduera bat da, eta Arga errekan behera jaistean datza, Iruñetik igarotzen den tartean. Kayaketan joanen gara Piraguismo Eskolatik Larruginen zubiraino (Gaseko eskorten ondoan dago). Izugarri gozatuko dugu errekan nabigatuz, presetan behera jaitsiz, gure inguruko fauna eta flora ezagutuz eta eraikin, zubi, jauregi eta antzekoei ikuspegi paregabe batetik begiratuz. Gainera, ez duzu inolako esperientziarik behar aldez aurretik.
Parte-hartzaileei piragua bana emanen diegu, “berez husten den horietakoa”, pala, txalekoa, kaskoa eta neoprenozko jantzia.
Instalazioak sarbide zuzena du urera. Aldagelak, dutxak, armairuak eta taberna-jatetxea ere baditu.
Monitoreak behar den titulazioa du, eta esperientzia handia.
Sartuak daude erantzukizun zibileko eta istripuetarako aseguruak.